Ainara Loiarte, Mintzanet egitasmoaren koordinatzailea, Bizkaia Irratian elkarrizketatu dute, goizetan egiten duten “Lau Haizetara” saioan. AEKrekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin maramara*taldeak sinatutako hitzarmenari buruz hitz egin dute, “elkarlanean aritzeko eta bidelagunen beharra azpimarratzeko sinatu dugu”, adierazi du Loiartek. Bi ekimenak (aurrez aurrekoa eta online) osagarriak izan daitezkeela esan du koordinatzaileak, batak ez baitu bestea kentzen.

Villa Sacramentoko zuzendariak Onda Cero irratian Mintzaneti buruz hitz egin du
Donostiako Sarquavitae Villa Sacramento adinekoen egoitzako zuzendaria, Elena Beristain elkarrizketatu dute Onda Cero irratian. Bertan, Mintzanet zer den azaldu du eta egoiliarrek bidelagun gisa parte hartzen dutela kontatu du, bidelariei euskara praktikatzen laguntzeko.

AEK-k, Euskaltzaleen Topaguneak eta maramara* taldeak hitzarmena sinatu dute Mintzanet gizarteratzeko
Mintzapraktika egitasmoak indartzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizen maramara* taldeak, AEK-k eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

EHUko kanpusetan Mintzaneten berri eman dugu
Asteazkenean Gasteizko kanpusean, ostegunean Donostiakoan eta ostiralean berriz, Leioako kanpusean Mintzanet zer den azaldu dugu. Lehengo astean EHUko kanpusetan aurkezpenak egin ditugu eta bertaratutakoei egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Horrekin batera, zenbait bidelariren eta bidelagunen esperientzia kontatzen duen bideo laburra erakutsi diegu, jarraian duzue ikusgai:

Mintzanet Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean aurkeztu dugu
Gaur, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean, Ritxi Lizartza Mintzanet egitasmoaren arduradunak proiektua zer den azaldu du. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean gaurkoan euskara izan da mintzagai goizean goizetik. Lehenik eta behin, Joseba Erkizia Habeko zuzendariak “Euskara Munduan” izenburupean eman du bere hitzaldia eta jarraian, Ritxi Lizartzak Mintzanet zer den azaldu du.

Mintzaneten adinak ez du mugarik!
Hainbat lekutan aurkeztu dugu Mintzanet jada: herrietan, adinekoen egoitzetan, kultur erakundeetan, instituzioetan, elkarteetan… Eta horren adibide da Mintzanetek une honetan duen erabiltzaile kopurua, egunetik egunera hazten doana.

Mintzaneteko partaideen lehenengo bazkaria
Mintzaneteko hainbat kide elkartu ginen bazkaltzeko larunbatean Donostian. Giro ederrean joan zen eguna eta bertaratutakoek elkarri Mintzaneten bizi duten esperientziaren berri eman zioten.

Ikasturte honetan eman izena Mintzanet egitasmoan!
Irailean ikasturtea hasiko da eta ekainera bitartean egingo ditugun ekintzak aukeratuko ditugu, gure ordutegia antolatu ohi dugu. Hori dela eta, Mintzanet proiektuan parte hartzera animatzen zaitugu, orain da momentua!

Zornotzako Barnetegiak irabazi du gure lehiaketa
“Udarako leloa: bidaiatu ahala, munduratu euskara!” izan da esaldi irabazlea eta Etxepare Euskal Institutuaren liburu-sorta beraientzat izango da. Mintzanet egitasmoaren helburua euskara munduko bazter guztietara hedatzea denez, esaldia gure xedearekin bat datorrelako hautatu dugu.

Mintzanet Uztaritzen euskara bultzatzeko aukera
Uztaritzeko udalaren “Uzta hitzan” proiektuak euskara bultzatzeko ahaleginean dihardu eta udan helburu horrekin eskuorri bat argitaratu du. “Euskara zure eskura” lelopean, hizkuntza ikasi edo horretan laguntzeko hainbat baliabide eskaintzen dira, horien artean Mintzanet.