Mintzanet, proiektua Buber sarietan finalista. ‘Herritarren parte-hartzea proiektua’ kategorian, hain zuzen.

Mintzanet, proiektua Buber sarietan finalista. ‘Herritarren parte-hartzea proiektua’ kategorian, hain zuzen.
Azaroaren azken aste honetan Mintzanet zer den Uztaritzen, Azpeitian eta Donostian azalduko dugu. 26an (asteazkena), Uztaritzeko Lapurdi Zentroan (19.00etan) egongo gara. Bertan, proiektua zer den, eta nola funtzionatzen duen azalduko dugu. Gainera, saio praktikoak egingo ditugu.
Azaroaren 12an Mintzanet proiektuari buruz hitz egin genuen ETB1-eko ‘Azpimarra’ saioan. Hemen duzue Maddalen Iriarte kazetariak egin zuen elkarrizketa (20,18tik aurrera).
‘Administrazioa euskaraz’ aldizkariko urriko alean Mintzaneten inguruan idatzi du Ritxi Lizartzak (proiektu burua).
Tinko euskara elkarteak 20 urte bete ditu, 20 urte zinea euskaraz eskaintzen. Hori ospatzeko, urriaren 15ean (asteazkena) prentsaurreko eta hamaiketako bat antolatu dute. Ibilbide luzean funtsezkoak izan diren bi lagunei esker ona adierazteko sari banaketa egingo da, aurkezpen txiki baten ostean.
Izaskun Arrieta bidelaguna eta María López de Vicuña eta Christian Etxeberria bidelariak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan elkarrizketatu dituzte. Oso interesgarria da kontatu dutena.
Uda honetan, zure argazkiak ikusi nahi ditugu: paisaiak, hondartza, mendia… Bidali zurea eta webgunean argitaratuko dugu! info@mintzanet.net @mintzanet
Uda iritsi da. Aisiarako denbora gehiago dugun sasoi honetan proposamen bat luzatu nahi dizu Mintzanetek: egin zaitez bidelagun.
Mintzaneten inguruan idatzi dute Euskal Kultur Erakundearen webgunean. Eskerrik asko!
Donostiako San Telmo museoan Mintzodromoa antolatu du Bagera elkarteak, gaur, maiatzak 27. Mintzanetek bere lekua izan du, eta bertan, hainbat solasaldi egin ditugu Internet bidez. Hemen, argazki pare bat!