Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, … Continue reading Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da
Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute
Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Continue reading Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute
Andrea Bella gure bidelari uruguaitarra ‘Gaur 8′ aldizkarian
‘Gaur 8’ aldizkarian, Andrea Bellak (Uruguai, 1978) euskararekin daukan harremanaren inguruan hitz egin zuten otsailaren 1ean. Andreak Mintzaneten parte hartzen du bidelari bezala, eta Euskal Herrira egiten ari den bidaia bere bidelaguna ezagutzeko aprobetxatuko du.
Mintzanet ‘Radio Euskadi’n
Urtarrilaren 27an ‘Radio Euskadi’ko ‘Iflandia’ saioan Mintzaneten inguruan hitz egin zuten. 11. minututik aurrera entzungai. Egin klik hemen
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programa Ikasbilen
‘Euskal Sortzaileak Sarean’, Mintzanet eta Etxepare Institutuak martxan jarri duten proiektuaren inguruan aritu dira Ikasbil webgunean. HABEko web orrialde honetan ekimena zertan datzan azaldu dute.
Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu. Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun … Continue reading Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak
Euskararen egunean, ‘Euskara, pil-pilean’
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna dela eta, Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kanpaina berria jarri dute abian.
Mintzanetek eta Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu
Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek. Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.
Mintzanet familia
‘Familia’ hitzaren laugarren adiera bat dator Mintzanetekin. “Nolabaiteko loturak elkartzen dituen lagun edo gauzen multzoa”. Seguru aski, gaur egun hori da Mintzanet, euskarak lotzen duen lagun multzo bat. Baina niri Eusko Jaurlaritzaren Hiztegi Entziklopediaren lehenbiziko adiera gehiago gustatzen zait: “Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen kideen multzoa, berez etxe berean bizi direnak”. Gaur egun proiektu hau zer … Continue reading Mintzanet familia
Mintzanet ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan
Hemen dituzue ‘Berria’ eta ‘Noticias de Gipuzkoa’ egunkarietan Mintzaneten inguruan argitaratu diren erreportaiak. Bertan, bidelagun baten (Kepa Sarasola) eta bere bidelariaren (Jose Mari Arbina) esperientzia ezagutu dezakuzue. Noticias de Gipuzkoa Berria