Martina Telletxeak (1968) euskaraz hitz egin nahi du, baina orain arte ez du aukerarik izan. Kaledonia Berrian bizi da (Ozeania), Australiaren ekialdean dagoen uhartedi batean. Betidanik gustatu izan zaio bidaiatzea, eta duela urtebete Euskal Herriko antipodetara iritsi zen gaztelaniazko irakasle gisa.
Marijoxe Azurtza, bidelaguna: “Saioak atseginak eta pozgarriak dira”
Marijoxe Azurtza Donostian jaio zen duela 36 urte, eta irakaslea da. Egun batean, Euskal Kultura Erakundearen (EKE) webgunean Mintzaneti buruzko testu bat irakurri zuen. Zalantzarik gabe, izena eman zuen, eta geroztik astero-astero bere bidelariarekin hitz egiten du. Bere ustez, proiektua «txukuna» da, batez ere, parte hartzen duten bi pertsonak «hitzekoak eta, hitzekoak izanik, hiztunak izanik».

Antxon Quiroga, bidelaria: “Mintzanet oso erabilgarria da euskara ikasten ari direnentzat”
Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.

Elisabet Etchegaray, bidelaria: “Euskaldunek euskara barneratzen laguntzen didate”
Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik du gustuko Mintzanet. «Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen», esan digu Elisabetek.

Pili Larrañaga, bidelaguna: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”
Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.

Barakaldotik Sevillara, euskaraz
Gorka Fernandez Barakaldon jaio zen duela 38 urte. Orain Sevillako La Algaba herrian bizi da, eta hezitzaile bezala lan egiten du bertan. Nahiz eta bere jaioterritik hain urrun egon, euskararekin beti mantendu du harremana. Duela hilabete batzuk, Gorkak Mintzanet ezagutu zuen; Internet bidez izan zuen proiektu honen berri.

Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”
Raul Alfaro duela 37 urte jaio zen Iruñean, kooperatiba batean lan egiten du eta Zarrakaztelun bizi da. Euskara ikasten ari da, baina Nafarroako Erriberako herri txiki horretan ez du praktikatzeko aukerarik. Bere irakasleak eman zion Mintzanet proiektuaren berri. Izena eman, eta Ione Forcada donostiarrarekin hasi da ekimenean parte hartzen. «Kristorena iruditzen zait; Zarrakaztelun ia-ia aukerarik … Continue reading Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”

Joxe Erramun Eraso, bidelaguna: “Mintzanet, erosoa, azkarra, dibertigarria eta zirraragarria da”
Joxe Erramun Eraso Donostian jaio zen duela 46 urte. Bere ingurua ez da inoiz euskalduna izan, gaztelania izan da betidanik bere hizkuntza. «Nire ingurua erdalduna da, eta hizkuntza galdu egiten da erabili ezean», dio Joxe Erramunek.

Jose Ramon Onandia, bidelaria eta bidelaguna: “Oso interesgarria da euskaltzaleentzat eta euskaldun berrientzat”
Jose Ramon Onandiak aldizkari batean izan zuen Mintzaneten berri. «Ez dut ondo gogoratzen, baina nonbait zerbait irakurri nuela uste dut», esan du. Getxotar honek 68 urte ditu eta erretiratua dago, baina horrek ez du esan nahi geldirik egoten denik.

Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira
Hemen duzue ‘Mintzanet, bere ahotan’ sailaren bigarren istorioa. Christian Etxeberria Santiagon (Txile) jaio zen, 1982an. Bere arbaso zuzenak ez dira euskaldunak, eta ez du Euskal Herriarekin loturarik. Amaren aldeko amonak hazi zuen Txile hegoaldean. “Nire amonaren abizena Echeverria da eta egun batean izen horrek esan nahi bat zuela esan zidaten. Euskara hizkuntza arrotza zen niretzat … Continue reading Christian Etxeberria bidelaria, Txiletik Azkoitira