Marta De Pedis-bidelari onena 2023

Bidelari onena 2023: Marta De Pedis

Italiarra da, jaiotzez, MARTA DE PEDIS. Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Lagun espainiar asko dituela aitortu digu, eta horiei euskara ikasteko asmoa azaldu zienean, harriduraz erantzun ziotela: “Zergatik? Izugarri zaila da, ulertzeko eta ikasteko ezinezkoa”. Hitzok … Continue reading Bidelari onena 2023: Marta De Pedis

Isabel Canales-Bidelari onena

Bidelari Onena 2022: ISABEL CANALES

Isabel Canalesek urte asko daramatza Cecilia Cenozekin euskara praktikatzen, eta aurten, beste aldea ezagutzera animatu da, hau da, bidelagun izatera. Hala, uste dugu Mintzanet egitasmoaren izaera ondoen islatzen duen adibidea dela, bidelari askorentzat eredu. Cecilia Cenoz bidelagun argentinarrak Isabel Canales zoriondu du! Maria Romero bidelariak Isabel Canales zoriondu du!

Jeni Galdos-Mintzanet bere ahotan

Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Urretxuarra da sortzez Jeni Galdos (1984), eta Legazpiko Bellota Agrisolutions enpresan egiten du lan, prozesuko ingenieri bezala. Pertsona alaia eta irekia dela aitortu digu, eta mendia, bertsolaritza eta lagunekin egotea ditu afizio. Mintzanet bere ahotan atalean kontatu digu egitasmoan bizi izan duen esperientzia: “Konfinamentuan geundela erabiltzen ez nuen Twitter aplikazioa berriro erabiltzen hasi nintzen eta … Continue reading Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Xabier Molinero Martinez, bidelaria: “Euskararekin lotuta beti gauza politak gertatu zaizkit”

Miranda Ebron (1971) jaio bazen ere, Gasteizen bizi da Xabier Molinero Martinez bidelaria. 20 urterekin hasi zen euskara ikasten, astean bi orduko saioak eginez. Berarekin izan gara, Skype bidez, eta aitortu digu “euskara altxor bat” dela berarentzat. Are gehiago, euskararekin lotuta beti gauza politak gertatu zaizkiola: “Oso pertsona jatorrak ezagutu ditut”.

Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ondoan, aurrean, atzean; Xabier Gantzarain; Edvard Munch

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Elkarrizketa Artea Euskara hobetzen Euskara hobetzen BILBO(ren?) ONDOAN (aurrean, atzean, gainean …) Joko berezia dute, nolabait, espaziozko erlazioa adierazten duten izen batzuek, –n, –ra, –tik eta –ko kasuetan: aitzin, alde, atze, aurre, azpi, barne, barru, gain, gibel, goi, ondo, … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ondoan, aurrean, atzean; Xabier Gantzarain; Edvard Munch

Bost minutuko ikastaroa-Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin’ elementua; Aire ikusezina; Emakume ikusezina

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Kartela Euskara hobetzen Euskara hobetzen ezin + konposizioa Oparoa da ezin elementuarekin eraturiko hitz-elkarketa. • ezin> eredua da emankorrena, adjektiboak sortzeko bereziki: adiezin, agorrezin, aipaezin, aitorrezin, asmaezin, aseezin, aplikaezin, aurkiezin, asperrezin, banaezin, elkarrezin (elkartezin), esanezin, ikusezin (ikustezin), eramanezin… • Partizipioarekin eginiko eraketa ere … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: ‘Ezin’ elementua; Aire ikusezina; Emakume ikusezina

Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: iragan-geroa aditzaldia; ‘Maite zintudan’; Aleksandr S. Pushkin

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Egingo nuen (Iragan-geroa aditzaldia) -> Izenak adierazten duenez, iraganari buruzko aditz-forma da beti. Erabilera-modu hauek ditu: Iraganeko ikuspegitik geroago gertatu behar zuena adierazteko: Esan nizun neronek egingo nuela. Iraganarekin lotutako nolabaiteko zalantza edo suposizioa adierazteko: Etorriko zen honezkero Mikel. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: iragan-geroa aditzaldia; ‘Maite zintudan’; Aleksandr S. Pushkin

20210608-Mintzanet-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: erdipurdi; erdipurdiko, Andoni Egaña; Mr Euskaldun

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Marrazkia Euskara hobetzen Euskara hobetzen erdipurdi Adb .Erdizka, ez ondo ez gaizki. Nolakotasuna adierazteko erabiltzen da erdipurdi, ez ondo eta ez gaizki edo ez hain ondo ere adierazteko. Gauzak erdizka daudela edo erdizka egin direla esateko, erdipurdika egina dela esaten da, hau da, zerbait hala-moduz … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: erdipurdi; erdipurdiko, Andoni Egaña; Mr Euskaldun