Christian Etxeberria, bidelaria: “Izaskunekin, nire bidelagunarekin, euskara praktikatzen dut eta jada lagunak gara”

Christian Etxeberria Txileko Santiagokoa da eta 32 urte ditu. Hasieran ez zekien euskal abizena zela berea baina jakin bezain pronto, argi eduki zuen euskara ikasi nahi zuela.

Bere bidelaguna Izaskun Arrieta da, azkoitiarra eta Christian berarekin oso pozik dago: “Izaskunekin, nire bidelagunarekin, euskara praktikatzen dut eta jada lagunak gara”.

Euskal Herrira etortzea biziki gustatuko litzaioke baina hori egin ahal izateko, lehendabizi euskaraz hobeto hitz egin behar duela aitortu digu.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude