Dylan Inglis bidelaria eta bidelaguna: “Hizkuntza guztiak ederrak dira, baina euskara batez ere”

Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998) ingelesa da eta, urte eta erdian euskara ikasi du. Ez euskara batua soilik, xiberera, bizkaiera eta hitanoa ere erabiltzeko gaitasuna du: “Euskara ikastea esperientzia ederra izan da”, kontatu digu. Hizkuntzak ikastea bizitzeko modu bat dela esan digu: “Ikastea merezi du”. Berak ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz, euskaraz eta txineraz hitz egiteko gaitasuna du.

Ingalaterran Geografiako ikasketak egiten ditu eta duela hiru urte izan zuen lehenbabizikoz euskararen berri: “Nire amak sorginei buruzko liburu bat idatzi behar zuenean Nafarroa Beherera etorri ginen”.

Duela hilabete batzuk, Txinan hango hizkuntza ikasten ari zela sarean Mintzanet proiektuarekin egin zuen topo: “Aukera bikaina iruditu zitzaidan. Atzerritik Mintzaneteko laguntza izan ezean, nire maila apaldu egingo litzateke”. Bidelari izateko eman zuen izena, baina duen mailagatik bidelagun ere bada. “Hizkuntza guztiak ederrak dira, baina euskaraz batez ere”, aitortu digu.

Ezagutu bere istorioa! Ez galdu! Zorionak, Dylan!

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude