Edurne Arrizibita, bidelaguna: “Aberasgarria da oso beste norbaitekin hartu emanak izatea eta euskaraz baldin bada, askoz hobeto”

Edurne Arrizibita Iruñean bizi da eta 42 urte ditu. Bera Hizkuntz Eskubideen Behatokiko teknikaria da eta esan digunez, Sustaturen atarian izan zuen Mintzaneten berri. Ikusi bezain laster interesgarria iruditu zitzaion, “pentsatu nuen akaso errazagoa eginen zitzaidala horrelako egitasmo batean Internet bidez parte hartzea”, aitortu digu. Pentsatu eta egin.

Edurne_Arrizibita_Mintzanet2IRUDIAN: “Aukera polita izan daiteke modu errazean toki ezberdinetako pertsonak elkarren artean harremanetan jartzeko”, esan digu Edurnek.

Euskara bere ama hizkuntza ez den arren, oso kuttuna du eta bere bizitzako zati handi batean erabiltzen du: “Horrela hautatu nuen duela zenbait urte eta gozatu egiten dut senitarteko, lagun eta lankideekin euskaraz solastuz eta biziz”.

Edurneren bidelaria Jaime da, andoaindarra eta saioetan gustura aritzen direla kontatu digu iruindarrak: “Aberasgarria da beste norbaitekin hartu emanak izatea eta euskaraz baldin bada, askoz hobeto”. Gainera, euskara praktikatzen laguntzeaz gain, bidelagun izateak beste hainbat gauza eskaintzen dizkio: “Jendea ezagutzea beti da interesgarria; perspektiba eta jakintza berriak, laguntasuna, iritzi-trukaketa, elkar-laguntza… gauza asko ikasten dituzu”.

Arrizibitaren ustez, egitasmoan parte hartzea gomendagarria da hainbat arrazoi tarteko. Batetik, “teknologia berrietan murgilduta gaudelako eta horiei etekin polita ateratzeko aukera on bat delako beste lagun batekin euskaraz aritu ahal izatea”, esan digu. Bestetik, euskaraz hitz egiteko aukerarik ez duen jendeari laguntzeko eta azkenik, jende berria ezagutzeko: “Aukera polita izan daiteke modu errazean toki ezberdinetako pertsonak elkarren artean harremanetan jartzeko”.

 Edurne_Arrizibita_MintzanetIRUDIAN: Edurne Arrizibita bidelaguna mendian.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude