Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Zer da egiantzekotasuna? Itxura guztien arabera gertatuko den zerbait.
Hori adierazteko, honako esapideak erabili ohi dira:
- DIRUDIENEZ: Dirudienez, ezin izan dute ezer egin.
- ANTZA DENEZ: Antza denez, ezin izan dute ezer egin.
Batzuetan, DENEZ ezabatu egiten da: Ahaztu egin zaie, antza.
- ITXURA DENEZ (itxuraz): Itxura denez, ezin izan dute ezer egin.
- AGIDANEZ, AGIDANEAN: Agidanez, oraindik ez da inor etorri/ Beste hori, agidanean, hau baino hobea da.
- NONBAIT: Sasoi hartan, nonbait, gauza horiek ohikoak ziren.