Esperanza Mejuto Bilbon jaio zen duela 38 urte. Internet bidez ezagutu zuen Mintzanet, eta proiektua “izugarri” gustatzen zaiola aitortu du. Bere bidelaguna, Marijo Amundarain, “oso jatorra” dela dio, eta berarekin hitz egitea “asko” gustatzen zaio. “Bere laguntza asko estimatzen dut, eta oso gustura nago berarekin”, gaineratu du.
Proiektu honek beldurra kentzeko balio izan dio Esperanzari. “Oso erosoa da, ekimena oso ondo dago, eta poliki-poliki, ia konturatu gabe, nire euskara hobetzen ari naiz. Bestalde, jende atsegina ezagutzeko aukera ona da”, esan du bidelariak. Adibidez, Esperanzak solasaldiak esperientziak partekatzeko erabili ditu: “Marijo Australiara bakarrik joan zen duela urte batzuk, eta ni ere bai!”.