Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Euskal lokuzioak: ur
ni chicha ni limonada, ni carne ni pescado
manejarse en asuntos de envergadura, de mucha importancia, muy ambiciosos, de altos vuelos
muerto el burro, cebada al rabo; a buenas horas mangas verdes
pasar mucho tiempo; ocurrir muchas cosas
canalizar el agua, encauzar el agua
irritarse, enfurecerse, encolerizarse Urari lotutako beste lokuzio batzuk: |
Artikulua
Urtu
Garbantzu-ahiari humus eta edateari hidratatu deitzen hasi ginenetik munduak okerrera egin duela esan zidan behin edadetu batek.
Erreparatu pandemia honetan arriskurik handieneko taldea izan den horri eta jabetuko zarete ur edale oso txarrak direla laurogeitik gora doazen pertsona horietako asko eta asko. Ura, ur soila, oraintsu arte ez zen ona. Ez zuten gaztetan ura edaten ikasi. Ahalik eta substantziarik gehien zuen salda bai; baita urari sagardoa nahastu eta pitarra ere; ardo ttantta bat botako zioten urari aukera zutenean orain zahar diren horiek, eta pontxe moduko bat prestatuko zuten baserriko lanak edo kirol jardueraren bat egin behar zutenean, flakiak jo ez zitzan. Baina uraren ontasunen berri oso gerora izan zuten, medikuek-eta ahalik eta gehien edateko serio agindu zietenean. Ezagutuko duzue oraindik ere makina bat aitona, ezpainak zirristu, ura parrastaka edan ordez purrustaka edaten duenik.
Euren bizitza luzeaz haragoko memoria duten seinale da ur zaletasunik eza. Gaitz asko hedatu izan zuen urak garai batean. Fidagaitz izateko aski arrazoi. Orain ez. Orain ura ona da. Edateko zein eskuak maiz garbitzeko. Baita gel hidroezdakitzer horiek ere. Gizartea bera ere likido bilakatu zaigu…
http://www.isp-audio.com/instalaciones/instalacion-iluminacion/3977-los-nodos-de-lightshark-ayudan-a-crear-magia-en-ura
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Amezketan eta Azpeitian ude esaten dute, Etxarri Larraunen, Eugin eta Getxon ure…