2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta atzo, lehen xehetasunak argitu zituzten, Iruñean. Berrikuntzak izango ditu, ilusioa herritarrengan “masiboki” pizteko asmoarekin.
“Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izan dadin, eraldaketa proposatuko dute antolatzaileek beren egiteko moduetan: Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzea; reset egitea, berrabiaraztea.
Bada Elkar mugituz egingo dugu lelopean, aktibazioan, mugimenduan, emozioetan eta batak bestearengan dugun eraginean jarriko dute arreta 2025eko ekimenean. “Euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz”, azaldu du Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijok.
Bada, herriek eta entitateek dagoeneko eman dezakete izena 4. Euskaraldian; aldiz, martxoan izango da ahobizi eta belarripresten txanda.
Irakurri aurkezpenaren oharra osorik, jarraian.