Euskararen Egunerako bidelarien eta bidelagunen asmoak I

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da, eta horren harira, Mintzaneteko bidelariei eta bidelagunei egun horretarako zein asmo duten galdetu diegu, baita euren herrietan nola ospatuko duten ere. Hauek izan dira erantzunak:

AMAIA ETXEPETELEKU (ERRENTERIA, GIPUZKOA, 1986)

“Nire herrian, Errenterian, hainbat ekitaldi egongo dira egun hori ospatzeko. Mintzodromoak eta beste ekimenak antolatzen dituzte urtero. Egun horretan, jende asko animatzen da, eta normalean baino euskara gehiago entzuten da kalean. Ni hor egongo naiz giroa ikusteko eta euskaraz mintzatuko dut, eguna behar den bezala ospatzeko, familiarekin eta lagunekin”.

EDUARDO ARRAYET (ALEGIA, GIPUZKOA, 1949)

“Alemanian nago, eta abenduaren 3an ere halaxe egongo naiz. Oraintxe jarri didazu zer pentsatua. Nola ospatu hemen? Nire lagunei “Guten Morgen” esan ordez “Egun on” esanez? “Ja” esan ordez “Bai” esanez? Ez dakit nire herrian nola ospatuko duten. Eskoletako irakasle eta ikasleek herriko plazan ekitaldiren bat egingo dutela uste dut. Udalak ere gutxienez udaletxeko balkoian pankarta bat ipiniko duela uste dut”.

MARIANA GRANDE (BUENOS AIRES, ARGENTINA, 1981)

mariana-grande-mintzanet“Euskaltzaleak Euskal Etxean, nire euskal etxean, festa handia egingo dugu. Normalean, euskara taldeek zerbait aurkezten dute: bideo bat, joku bat… Gainera, dantzariek, abesbatzak, Zutarriak musika taldeak ere zerbait aurkeztuko dute (gure abesbatzak euskaraz abesten du). Talde asko garenez, aurkezpenak egiteko denbora behar dugu eta jan ere egingo dugu, noski. Pentsatzen dugu sei ordu izango direla urte honetan gutxi gorabehera (arratsaldeko 18.00etatik bukaerara arte). Euskaltzaleak-ek leku txiki bat duenez, eta pertsona asko garenez, aurten gure kalean ospatzea erabaki dugu”.

IONKAR ANGULO (ARABA-LONDRES, 1976)

Egun horretan Kosta Rikan egongo naiz. Nire lagun euskaldunei mezu bat bidaliko diet eta kaipirina bat edango dut egun berezi hori ospatzeko. Londresen, Euskal Etxeak jai bat antolatzen du eta mintzapraktika egiten dugu. Normalean eguerdian geratzen gara erdialdeko leku batean bazkaltzen dugu eta argazkiak ateratzen ditugu. Bazkaldu eta gero abesten dugu. Urte honetan ezingo naiz joan eta pena ematen dit”.

ISABEL ATXA (GETXO, BIZKAIA, 1953)

“Getxon Bizarra Lepoan elkartea kanpaina bat lantzen ari da, eta egun horretan, hainbat ekintza programatu ditu.  ‘Zurekin Getxo euskaldunago’  leloarekin, beste gauzen artean , Post-It Art murala egingo dute”.

ESTI IRISARRI (ELGOIBAR-BORDELE, 1988)

“Nahiz eesti-irisarri-mintzanetta ni Elgoibarkoa naizen, oraintxe bertan Bordelen nago, eta hemen hainbat ekintza antolatu ditu Euskal Etxeak. Egun horietan parte hartuko dut. Hemen informazio guztia: http://www.eskualetxea.org/index.php/eu/ikas-euskara/nagusiak/192-le-decembre-de-la-langue-basque Aurten talo tailerra antolatu dugu eta hementxe ibiliko gara 16.00etatik 18.00ak ingurura arte, ondoren, taloak erre, jan eta abestu egingo dugu! Ea zer moduz irteten den dena!”

ARANTZA GARAIALDE (DONOSTIA, GIPUZKOA, 1951)

“Ia urtero Iruñean saiatzen gara euskara eguna eta Nafarroako Eguna pasatzen eta bertan antolatzen diren ekitaldi eta bazkarian parte hartzen”.

MARÍA ETXEGARAI (URDULIZ, BIZKAIA-ARGENTINA, 1992)

“Nire urtemaria-etxegarai-mintzanetbetetze eguna da, beraz, bi ospakizun egingo ditut. Argentinan ospatuko dut Concordiako Euskal Etxean, haiek gure kultura bultzatzen dutenez, egun horretan bazkari bat antolatuko dute, eta aldi berean, nire urtebetetzea ospatuko dugu. Kristoren jaia edukiko dugu!”

 

MARÍA DEL CARMEN RODRÍGUEZ (ARRECIFES, ARGENTINA, 1955)

“Urtero abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu arren, urte honetan aste guztian zehar ospatuko dugu Euskararen Eguna gure euskal etxean. Arrecifeseko Euskal Etxeak Euskaldunak Denak Bat izena du. Azaroaren 27an euskarari buruzko erakusketa ireki genuen. Erakusketa hau aste osoan egongo da. ‘Euskara Argentinan. Euskararen Pausoen Atzetik’ (Tras los pasos del Euskera. La lengua vasca y su presencia en la Argentina) erakusketa izango da. Horrez gain, ‘Euskara Jendea’ eta ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ pelikulak ikusiko ditugu. Egun horretan festen barruan omenaldia egingo diogu gure euskara-irakasle ohiari,  Argentinan hizkuntza irakatsiz 25 urte betetzen baitu. Gaur egun, Buenos Aireseko hiriburuan lan egiten du. Abenduaren 3an ikasleekin batera euskarari buruzko jokoak egin ondoren, pintxoak afalduko ditugu”.

IKER ELUSTONDO (BERROBI, GIPUZKOA, 1989)

“Nire kasuan euskararen egunaz gain, egun berezia da urteurren bat ospatzen dugulako etxean. Bestalde, herrian frontenis txapelketa antolatzen dugunez, goizean epaile lana egitea tokatuko zait eta arratsaldean partida jokatzea. Arratsalde-iluntzean antzerki/zine emanaldiren bat ikustera joaten saiatuko naiz. Berrobitarra naiz eta bertan, San Andresak ospatzen ditugu, horregatik, San Andres eta euskararen eguna batera ospatuko dira. Aurreko egunean, abenduaren 2an, bertso afaria izango dugu Irazu eta Sotorekin. Beste ospakizuna 4, igandean izango da. Herriko antzerki taldearen estreinazko emanaldia eta talo jana izango baita”.

 ELISABET ETCHEGARAY (AZUL, ARGENTINA, 1962)

“Aurten badakit nola ospatuko dudan Euskararen Eguna, eta bere zain nago, gure hizkuntza irakasten, zabaltzen eta zaintzen dut. Horretaz gain, lortutako ezagutza garatzeko ikasten dut etengabe eta astero egiten du Mintzanet bidez. “Gure Txokoa” Azulgo euskal etxeak urtean zehar ekintzez ekintz  euskararekiko konpromisoa adierazten du. Azulen Euskararen Eguna ospatu ohi dugu  aurrez aurreko euskara klasea amaitzearekin batera euskal etxeko egoitzan. Abenduaren  3an Euskarari buruz dokumental motz bat  eman ondoren,  euskara ikasleei ospakizuna aprobetxatuz egitasmo polita bururatu zaie. Haiek egindako bideotxo bat aurkeztu nahi diete gonbidatuei. Ikasleei zorionak emango dizkiegu eta egingo diegu opari  bat euskara ikasteagatik. Bukatzeko, afaria eta brindisa.  Topa!!!”

ESPERANZA ALLENDE (PORTUGALETE, BIZKAIA, 1962)

Nik lanean ospatuko dut Euskararen Eguna. Horretarako eskola girotzen da. Hasteko, abenduaren 3an, Santurtziko Serantes eskolara helduko da gure maskota erraldoia, eta berari bere kanta abesteaz gain, guk asmatutako beste kanta bat kantatuko diogu. Iesperanza-allende-mintzanetkasle txikientzat (2 urtekoentzat) maskotaren aurkezpena izango da; eta ezagutu ondoren, etxez etxe joango da Panpina bihurtuta. Honez gain, eskolako ekintza orokorra eguerdiko 11.00etan egingo da Imanol Urbietaren inguruan: berak asmatutako kantak, dantzen bidez… Zikloka: 5.mailako ikasleak bertsoak botatzen gelaz gela joango dira, gero gela bakoitzean euskal txokoan kokatzeko. 6.mailakoek Urbietaren bizitzaren laburpena-edo, helaraziko digute   eskolako taula nagusian begi bistan izateko.  Beste mailakoek euskara bultzatzeko leloak ere taula nagusi horretan erakutsiko dituzte. Eskolan, ikasleen lanak gurasoei erakusten diegu. Haiek ere, instrumentuak jotzen partaide bihurtzen dira; beste ekintza batzuen artean. Egun handia da gero!”

 ANDREA BELLA (URUGUAY, 1978)

“Euskararen Nazioarteko Eguna, urtero egiten dudan bezala, euskara maitatzen dutenekin ospatuko dut.  Horretarako gauzak antolatzen gandrea-bella-mintzanetabiltza eta ideia da egun berezi horretan Uruguaiko, San José departamenduan biltzea (San Joseko Kultur Etxean), ikasleak baita irakasleok ere. Euskararekin lotuta dauden ekintzak egingo ditugu (jolasak euskaraz, postalak idatzi, mintzapraktika, etab, euskal abestien eta musikaren artean. F.I.V.Uk (Federación de Instituciones Vascas del Uruguay) laguntza emango digu  ekintza hau antolatzeko. Euskal etxeetako lagunak gonbidatuta daude eta parte hartzea espero dugu. Ekimen honetan euskara maitatzen duten guztiek parte hartu dezakete, euskara partekatzeko, zabaltzeko eta maitatzeko delako”.

LOURDES ROYUELA (DURANGO-PINEDA DEL MAR, KATALUNIA, 1962)

“Aurten, abenduaren 3an, euskaren eguna, herrian egongo naizenez, Durangoko Azokara joango naiz. Inoiz baino lehenago lurdes-royuela-mintzanetnobedadez josita dator eta ikusi behar dira eta zerbait erosi ere bai. Bestalde, euskaltegiko ikasleen bihotzeko fonoteka egingo dugu eta Berbarok antolatutako mikroipuinen lehiaketan parte hartuko dugu”.

BEATRIZ COLINA (GASTEIZ, ARABA, 1975)

“Bi gauza egingo ditut: lanean egun horretan euskaraz hitz egin. Gero, Hizkuntza Eskolan ikasle guztiak mintza praktika egiteko biltzen gara hobeto ezagutzeko”.

GEMMA SANGINÉS (VALENTZIA, 1970)

“Bada, Valentzian gabiltzanok modu berberan ospatuko dugu Euskararen Eguna. Denok elkarrekin. Urtero bezala, Euskal Etxean ospakizuna antolatzen ari gara eta bertan parte hartuko dugu. Aurten ere, zerbait egingo dugu eta sorpresa berezia izan nahi dugu. Teknologiak aukera ematen badigu, Euskal Herriarekin lotura izan nahi dugu: harreman zuzena izango dugu Skype bidez Arrigorriagarekin (bertan #baietz365 ekimena antolatzen dutela aprobetxatuz)”.

Hemen atxikita uzten dizut gure ospakizunaren kartela, eta aurreko urteko bideoa:  https://www.youtube.com/watch?v=pWlBk_DVtRk

KARMELE AURTENETXE (AMOREBIETA, BIZKAIA, 1967)

“Nik euskerearen eguna egunero izatea gurako neuke. Izan be, nire mundu txikian, egunero euskara indartzen eta aberasten saiatzen nazalako. Aurton ospakizuna egitea erabagi dot, eguna ez dot bakarrik aldarrikapenak egiteko erabiliko. Topa egingo dot erdekarmele-aurtenetxe-mintzanetldun jaio eta euskaldun egiteko erabagia hartu daben guztiengaitik, beren esfortzuagaitik; topa egingo dot egoera guztietan euskerea erabilteko hautua egiten daben guztiengaitik. Topa egingo dot amaren eta aitaren altzoan eta  baserriko sutondoan ikasi neban hizkuntzagaitik, eskola garaian ia galtzeraino heldu ondoren, denporeagaz berrikasi behar izan nebanagaitik. Eta, topa egingo dot,  neure buruari, egunero, euskerea indartzeko eta aberasteko adorea eta indarra emoteko”.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude