Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
‘EZTA’ ALA ‘EZ DA’? IDAZKERA: Etorriko zara, ezta / ez da? Euskaltzaindiak ez du araurik eman auzi horretaz; beraz, ‘ezta?’ nahiz ‘ez da?’ idatz daiteke oraingoz. Jakin beharrekoa da, ordea, ‘ezta?’ forma fosildua dela nagusi bai tradizioan, bai gaur egun ere. Hala ere, tradizioko forma zaharragoak erabili nahi izatera, ‘ezta hala?’ baino egokiagoak dira bereiz idatzitakoak (horietan ‘ezta?’ ez doa bera bakarrik): ez da hala?, ez al da hala?, hala ez da? eta abar.
AHOSKERA [87. araua]. Hizkera zainduan, ez partikulak eragindako hots-uztartzeak kontuan hartu behar dira. Batzuetan arauz: 1. ez + <d-> → [ezt-]: <ez daki> [eztaki], [*ezdaki] 2. ez + <z-> → [etz-]: <ez zait> [etzait], [*ez zait]; <ez zuen> [etzuen], [*ez zuen]; <ez zara> [etzara], [*ez zara] Eta, beste bi kasu hauetan, hobespenez: 3. ez + <b-, g-> → [ezp-, ezk-]: <(izan) ez balitz> [ezpalitz]; <ez gatoz> [ezkatoz] 4. ez + <n, l> uztartzean, bi ahoskera moldeak dira zuzenak: <ez nuke> [enuke/eznuke], <ez luke> [eluke/ezluke]. |
Artikulua
Profeziak eta esperimentuak
Aro digitalerako pentsatutako fikzio idatziak har ditzakeen norabideez aurreikuspen asko egin dira, eta gehienak ez dira bete: Amazonek (…) Kindle irakurgailua salgai jarri zuenean, zenbait guruk iragarri zuten nobelak hortik aurrera erabat aldatuko zirela, liburuen kopia digitalak izango zirenez, paperaren mugak fini zirelako: idazleek istorio baten bertsio ugari publikatu ahalko dituzten, irakurleen iritzien arabera amaierak aldatu eta abar.
Denboratxo bat badaramagu ebook-ekin elkarbizitzen eta ez dut uste profezia hori bete denik. Iragarri gabeko gauzak gertatzen ari dira ordea; adibidez, Kindle dela medio, Amazon argitaletxe konbentzionalei konpetentzia egiten ari dela azken urteetan –baita kalitaztekotzat jotzen den literaturaren esparruan ere: iaz alarmak piztu zituen Renaudot sariko finalisten artean Amazonen publikatutako eleberri bat sartzeak-.
Gorka Bereziartua Mitxelena