Euskal Herri osoko euskaltzaleak eta Mintzalagun taldeak Hendaian batu ziren atzo, ekainak 5, pandemia ostean, aurrenekoz. 2020 eta 2021ean, koronabirusak sortutako osasun egoerak jaia ezin ospatzea ekarri zuen, eta Maite Agirre Euskaltzaleen Topaguneko kideak hiztorduaren aurretik adierazi bezala, “gogotsu” antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, bertako Mintzaia elkartearekin batera, 2022ko Mintza Eguna.
12:00etan ekin zioten festari, eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak hartu zuen hitza. Euskaraz hitz egiteko “lotsagabetu” egin behar garela aldarrikatu zuen, “hanka sartu”.
Hendaiako #Mintzaian|ek eta @topagunea|k #MintzaEguna antolatu dute gaur. Aurten 6.500 lagun aritu dira astero mihiari astintzen. Kalakan, blagan eginez ikasten delako euskara. @KikeAmonarriz|ek “lotsak gorde eta hanka sartzera” gonbidatu du euskaraz egiteko. @antxetairratia pic.twitter.com/SY7GFTABUe
— KoldoNausia (@nausia_koldo) June 5, 2022
Gaztelu Zahar abesbatzaren ongi-etorri ekitaldiaren, eta bertaratutakoei eskainitako aperitifaren ostean, Hendaia ezagutzeko bisita gidatua egin zuten mintzalagunek Andoni Etxarrirekin, eta herriko bertso eskolako ikasleek saio berezia eskaini zuten.
Bazkalorduan indarrak batu eta arratsaldeko egitarauari ekingo diogu #mintzaeguna #hendaia #mintzaian @mintzanet pic.twitter.com/oh5czvkTgy
— Euskaltzaleen Topagunea (@topagunea) June 5, 2022
Bazkalorduan indarrak batu eta arratsaldeko egitarauari ekin zioten. Sari-banaketak, omenalditxoak, eta Munduko Mintzalagunen Topaketa. Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000 pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko; beste 1000 aritzen dira sarean. Azken bi urteetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman diguna, eta asko handitu da parte hartzea.
Hala, MINTZANET egitasmoko eta Jalgi Hadi Mundura euskara elkarte birtualeko lagunek berebiziko protagonismoa izan dute, beraien ekimenez, munduko hainbat txokotatik jaira batu diren euskaldunekin bat egin baitzuten, zuzenean.
Munduko Mintzalagunen Topaketa hasi da! pic.twitter.com/nZp3xtNDmj
— mintzanet (@mintzanet) June 5, 2022
Festa borobiltzeko, ezin musika ahaztu. Imuntzo eta Belokik dantzan jarri zituzten Mintza Egunera hurbildu ziren mintzalagunak. Gazteluzahar gunean euskaraz bizi nahi dugunon ahotsa nabarmendu zen.
Mintzatzen den herri bat ez da inoiz hilko! #mintxapoza #hendaia
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) June 5, 2022
Gora herria! pic.twitter.com/sSdkzPhVfZ