Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute.
Mintzanet euskara praktikatzeko aukera ia bakarra izan duela onartu digu Denizek, eta bere bidelagunari egindako ahalegina eskertu dio. Harreman polita sortu du Marcosekin, eta elkarrekin pantaila aurrean aritutako urteak guztiz aberasgarriak izan direla deritzo.
Donostiarrak, bestalde, Denizek aurretik ere euskaraz oso ondo hitz egiten zuela azpimarratu du, nahiz eta, normala denez, “praktika pixka bat “ behar zuela jakitun izan. Orain baina, “naturaltasunez” hitz egiten duela dio, eta pozik azaldu da pantailak utzi eta aurrez aurre elkartu ahal izan direlako.
Batak zein besteak herritarrak animatu nahi dituzte egitasmoan parte hartzera, izan ere, “esfortzurik eskatzen ez duen praktika” dela nabarmendu nahi izan dute, “jendea ezagutzeko aukera ematen dizuna”.
Topaketa Donostian izan da.
Eskerrik asko, Flor eta Joxe. Aupa zuek!