Ekainak 4-bmi-mintzanet

-GATIKO atzizki konposatua [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Gramatikaren ikuspuntutik zuzena da -GATIKO atzizki konposatua (-gatik + -ko), baina literaturan oso tradizio urria du. Beste modu ohikoagoak baliatu izan ditu euskarak.

Hitz-elkarketa: sexuagatiko bereizkeria > sexu-bereizkeria

Erlazio-atzizkiak: aitatasunagatiko baimena > aitatasuneKO baimena(edo aitatasun-baimena)

Adjektibo erreferentziala: birusengatiko infekzioa > infekzio birala

bestelako egitura batzuk:

  • seme-alabak zaintzeagatiko lizentzia > seme-alabak zainTZEKO lizentzia
  • txertoagatiko adenitisa > txerto BIDEZKO adenitisa
  • nekrosiagatiko hantura > nekrosiak eragiten duEN hantura

Kausazko atzizkia (-gatik) ordezkaezina denean, <-gatik + ezarritako + izena>, <-i dagokion + izena>, <-en ondoriozko + izena> edo hitz-elkarketa soilez baliatu izan da:

  • amatasunagatiko kenkaria > amatasunagatik ezarritako kenkaria
  • minbiziagatiko heriotza > minbiziak eragindako heriotza
  • higiezinak besterentzeagatiko mozkin garbiak > higiezinak besterentzeari dagozkion mozkin garbiak
  • eguzkiagatiko erretinitisa > eguzki-erretinitisa

Azken urteotan, hala ere, asko samar hedatu da, erosoa gertatzen baita era honetako moldeak bideratzeko: azkar ordaintzeagatiko deskontu, desgaitasunagatiko diskriminazio, desgaitasunagatiko laguntzak, gainkargagatiko haustura, GIBagatiko entzefalopatia, kantitate metatuagatiko deskontua, hirugarren seme-alabarengatiko zerga-arintzea…

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). “-gatiko”, Ehulkuren aholku guztiakhttps://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulkuren-aholku-guztiak.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude