Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Bart Ikas dezagun gaurko ariketa honekin “gaur gauean” eta “bart” bereizten, ez baitira gauza bera! “Bart” hitzak igaro berri dugun gaua adierazten du, eta ez hemendik ordu batzuetara, gaurko eguna bukatzean, iritsiko den gaua. Beraz, “gaur gauean ondo lo egin dut” esaldiak ez du zentzurik, oraindik ez bainaiz oheratu. Halaxe da. “Gaur gauean” esaten badut, aditza geroaldian ipini beharko dut: “gaur gauean ondo lo egingo dut”, oraindik ez baitut lorik egin. Eta, alderantziz, goizean jaiki, eta, gau horretan ondo lo egin dudala esan nahi badut, orduan “bart” erabiliko dut. Alegia, “bart ondo lo egin dut”, edo, baita ere, “bart arratsean” edo “bart gauean ondo lo egin dut”. “Bart ondo lo egin dut” “Gaur gauean ondo lo egin dut” HABEko Ikasbiletik jasoa |
Artikulua
Hegazkinak ez dira izarrak Behinola idatzi dut txoko honetan plazer handia dudala udako gau sargoritsu eta argietan lorategian lo egitea. Sentsazio ikaragarri dardarazlea bihur dakidake, gorantz begira, keinuka dabilzkidan izarren diosalari barnetik erantzutea eta haien erreakzioa asmatzea. Izan ere, milioika kilometrotara dagoen puntutxoari pentsamendua luzatzeak itzulian denetariko erantzunak ekar ditzake, jakina, nor beraren apetaren araberakoak. Tranpa egin diezaioket, beraz, izarrari eta hain justu horregatik bilaka daiteke ariketa kilikagarria. http://txemax.blogspot.com/2018/08/hegazkinak-ez-dira-izarrak.html Josemari Velez de Mendizabal |