Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen |
GERUNDIOA noiz erabili
Lehengoan aipatu genuen moduan, euskarazko GERUNDIOAK arazoak ematen dizkigu. Euskaraz, berez, ez dago inguruko hizkuntzen gerundioaren parekorik, eta, horren ordez, euskarak beste baliabide batzuk erabiltzen ditu.
Ohikoenak aztertuko ditugu:
ADITZean oinarrituta:
-T(Z)EN Zertan? Telebista ikusTEN ari da
-(e)Z Bidea: Zerez? Lan eginEZ lortu du
Kausa-ondorioa: Hori ikusiZ, alde egin zuen.
Modua: Kapela kenduZ agurtu gintuen.
Azalpenezkoak: Anak deitu du zutaz galdetuZ
-TA Aurrekotasuna: Hori esanDA, joan egin da.
-(r)IK Kausa-ondorioa: Hori ikusiTA, alde egin du.
-(e)AN EgoneAN eman dut goiz osoa.
-KI (ekialdeko euskalkietan) Antton, ordea, gazteena izaKI, aurretik zihoan.
EZEAN. Modua (ezezkoak) Zer egin EZEAN (ez dakidaLA) nago.
-LA(RIK). Denbora. Menditik zetorreLA jausi zen.
Modua (baiezkoak). Txapela buruan dueLA joan da.
Modua (ezezkoak). Zer egin ez dakieLA dago.
Artikulua
Edertasuna
“Gizateriaren historiak baieztatu du pertsona batzuen erakargarritasuna beste batzuena baino handiagoa dela. Ikaragarria da lehia ebolutiboa egotea, eme eta ar asko dagoelako, eta egongo da eme bat hogeik nahi dutena eta beste bat inork nahi ez duena… Baina hala izan da beti”, uste du Xavier Rubert de Ventós filosofo kataluniarrak. Edertasuna pertsonok berezkoa dugun sena dela adierazteko, aipatu ohi da hainbat ikerlarik 1990ean egin zuten esperimentua: hiru hilabeteko umeek –gizarteak, kulturak eta estereotipoek kutsatu gabeak–, helduok edertzat ditugun aurpegiak nahiago zituzten itsusitzat ditugunak baino.
Argazkia
Udazkenarekin batera, urtero iristen da Gasteizera World Press Photo, prentsa-argazkilaritzaren arloko nazioarteko lehiaketarik garrantzitsuena. Kazetari gailenek eta nazioarteko agentzia onenek hartzen dute parte lehiaketan. Datak eta tokia 2019ko urriaren 18tik azaroaren 17ra. Montehermoso kultur gunean (ur biltegi zaharrean). |