Ekainak 25-bmi-mintzanet

Gutxieneko eta gehieneko [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Gutxieneko eta gehieneko

Nola da euskaraz, gutxienezko ala gutxieneko?

Eta gehienezko ala gehieneko?

GUTXIENEKO da azpisarrera Hiztegi Batuan, eta, beraz, GUTXIENEKO eta GEHIENEKO gomendatzen ditugu:

  • Gutxieneko soldata,  eta ez Gutxienezko soldata
  • Gutxieneko distantzia, eta ez Gutxienezko distantzia
  • Gehieneko prezioa, eta ez Gehienezko prezioa

Zenbaitetan, minimo eta maximo hitzak erabili behar dira (Hiztegi Batuan jasorik daude):

  • Tenperatura maximoa
  • Funtzio baten maximoa eta minimoa

Euskara Batuaren Eskuliburua

 

Desberdinak: “gutxieneko” eta “gutxiengo”

Itxuraz antzekoak izan arren, esanahi ezberdina dute  gutxiengo eta gutxieneko hitzek. Hiztun batzuek, ordea, “gutxiengo” bakarrik erabiltzen dute bi esanahietarako.

Gutxiengo hitzak zerbaiten azpimultzo txikia adierazten du, gaztelaniazko ´minoria` hitzaren ordaina da. Gutxieneko hitzak, berriz, kopuru edo neurri txikiena duena adierazten du, gaztelaniazko ´minimo`hitzaren euskal ordaina da.

Honatx, zer sarrera datozen Euskaltzaindiaren Hiztegian:

  • gutxieneko 1 izlag. Gutxieneko ahalegintxo bat bederen. Bi urte markatu beharko genituzke gutxieneko kontuan: 1848  eta 1870.

2 Adlag. Gutxienez.

  • gutxiengo iz. Gehiengoa osatzen ez duen taldea edo alderdia. Gutxiengoen ordezkaritza. Gutxiengoaren iritzia. Biztanleriaren gutxiengo txiki bat.

 Hortaz, okerrak dira Internet sarean topatutako hauek:

a) *Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxiengo

b) *Gutxiengohitz kopuru bat eskatzen da.

c) *Ez dute gutxiengoadostasuna lortu.

d) *Lehen Mailan urteko gutxiengosoldata 120.000 eurokoa da.

Beste modu honetan behar zuten:

a) Kontseiluak 10eko eskalan 7a jotzen du gutxieneko

b) Gutxienekohitz kopuru bat eskatzen da.

c) Ez dute gutxienekoadostasuna lortu.

d) Lehen Mailan urteko gutxienekosoldata 120.000 eurokoa da.

EIBZ

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude