Haimar Arejita gitarra-jotzaile gernikarra da, 20 urtez Gatibu taldearekin Euskal Herriko zein diasporako txokoak zeharkatu dituena. Txikitatik hezi izan da euskal giro batean eta gure hizkuntza euskaldunon izaera ezberdintzen duen ezaugarri garrantzitsuena dela deritzo. Lagunarteko harremanetan, taldekideekin zein herriko musika eskolan euskaraz kontzienteki egiteko konpromisoa erakutsi du, eta guztiok hala egin beharko genukeela iritzi du: “Euskaldunak gara, euskaraz gara”.
Arejitak bezala, Gatibu taldeak ere euskara du identitate zeinu, eta hain zuzen ere bizkaiera: “Gainerakoek euskara batuan abesten zutela kontuan izanda pentsatu genuen guk bizkaiera erabiltzea. Iruditu zitzaigun musikaltasun polita daukala, eta gure hizkera defendatu nahi genuen”.
Kontu horiek eta beste hainbat ‘Hitzaldi Irekiak’ atalerako egin diogun elkarrizketan.
Mila esker, Haimar!