Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
- HERIOTZA eta HERIOA bereiztu egiten dira. Herioa kodaina edo segarekin datorkiguna da. Heriotza, berriz, haren emaitza.
- Herio(a)k eraman arte lanean jarraitzeko asmoa du.
- Heriotza tristea izan du, bakar-bakarrik eta pobrezian.
- BIZIA GALDU, UTZI / KENDU. Erabilgarriak dira, bigarren mailako sinonimo moduan, “hil” aditza askotan ez errepikatzeko.
- ZENDU. Hau ere zuzena da, baina gogoan izan behar dugu “hil” askoz zabalagoa eta ezagunagoa dela euskaldun guztientzat, eta “zendu” ekialdeko euskara batzuetakoa besterik ez dela.
- GORPU edo hilotz esaten zaio gorputz hilari. Gorpuak ezin dira erreskatatu (jaso, atera-eta egiten dira). Biziak bai, erreskatatu daitezke.
- ZERRALDOA ez da hildakoa, hilkutxa baino. “Zerraldo erori” esaten da, bai, baina hilkutxa bezain astun plaust jaustea esateko. Dena dela, lagunarteko esapidea da.
- HIL EDO BIZI(KO) hobetsi du Euskaltzaindiak. Ez erabili, beraz, “hil ala bizi”. Eta neurriz erabili, dena ez da “hil edo bizikoa”.
Hitzoi lotutako esapideak
Ez hil (eta) ez bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil-bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil adina bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil herioan egon Hilzorian egon, hil hurran egon
Hil eta bizi aritu Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi
Hil eta herio aritu Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi
Hileta jotzen ibili Negar eta negar ibili
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
Pasartea
“Norbait hiltzen zaigunean, gehiago ez dagoela ikusten dugu, hori dakigu, hori iristen zaigu oharmenera, horretara iristen gara, baina ez dugu menperatzen, ez dugu geureganatzen, barneratzen. Ezin dugu gertatzen zaiguna adierazteko hitza ere asmatu. Bestek asmatuak, bestek erabiliak errepikatzen ditugu, arnasa hartuko badugu, aurrera segituko badugu.”
Intemperies
Lourdes Oñederra
Bideoa
Heriotza ulertzeko bestelako moduak
Kultura bakoitzak bere erara interpretatu eta barneratzen du heriotza, baita haren errituak ere. Munduan hainbat lekutan ohikoa da azken agurrean dantza egitea hilkutxarekin.
Ondorengo bideoetako iruzkinetan ongi dokumentatzen da kultura talka. “Nola egin dezakete dantza hainbeste arazo edukita?”, galdetu du Micheal Hnat erabiltzaile zuriak. “Zu erotuta zaude, gu afrikarrak gara eta harro gaude, hemen, ikusten duzunez hildako pertsonaren bizitza ospatzen dugu, hemen arazoa zu zara”, erantzun dio Dalphine Atembekwak.
Nigerian
Lander Arbelaitz Mitxelena. Argia