Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu; alegia, 397 forma berri.
Hauek dira aipatzen dituztenak bereziki:
Gizartearen isla diren formak
Forma berriak erantsi dira Hiztegian, gaurko corpusetan erabilera-maiztasun handikoak eta, beraz, gizartearen isla direnak. Hemen adibide batzuk:
gaixo(-)agiri eta sendagiri, baina, horiekin batera, baja eta alta
baxo (Ipar., Frantziako estatuan, bigarren hezkuntza ikasketak amaitu ondoren, unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa; azterketa hori gainditzeak ematen duen ikasketa-maila)
behe-maila edo lagunarteko hitzak, Hegoaldean lekua hartu dutenak: flipatu, friki
janari-edariak: curry, sushi, tofu, pintxo, zurito
migrante, papergabe
intersexual, transgenero
Pertsona-izendegi berriak ekarri duen izendapen berria:
Epizeno: adj. Generoa duten hizkuntzetan, izenez, izenordainez edo adjektiboez mintzatuz, generoa gorabehera, forma aldatzen ez zaiona (…)
Gainera, hainbat formatan definizioak moldatu edo osatu dira
brebeta: iz. Frantziako bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasketen agiria edo sinestamendua; agiri hori lortzeko gainditu behar den azterketa (…)
bazar, kongresu…
adierak gehitu dira (ezkontza, gorriak ikusi...), adibideak gehitu edo moldatu (zaintza, zirku…), loturak (berme, entzungor egin…) eta marka osagarriren bat gehitu (funtzionalismo, hutsarte…), etab. Eta azpisarrera gisa jasoa zegoen barazki-jale sarrera izatera pasatu da, barazkijale forman.
…eta HEMEN dauzkazue denak.
Poesia
EZEZAGUN ZAIZKIDAN GAUZAK
Ez duzu hizkuntzarik ulertu beharrik;
desegindako etxeak nola, hala gurutzatzen dute dena.
Yehuda Amichai
Ni neu ere gurutzatzen naute
ulertzen ez ditudan hizkuntzek.
Bere herriko kantak abesten dabil,
adibidez, afrikar talde bat orain.
Ez dakit arrastorik uzten didaten
edo nik ere ezer uzten ote diedan,
salbu eta ez bada nire zoriona
gogoratu dudalako berriro ere
zer edertasun gordetzen didaten
oraindik ezezagun zaizkidan gauzek.
analfabetoa
Iñigo Astiz
http://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes7705