Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Ez dira sinonimoak –amerikano ≠ amerikar Amerikano: Ameriketatik (aberasturik) itzuli den euskal herritarra (osaba amerikanoa, euskaldun amerikanoak…). Esanahi horretarako, ez da amerikar erabiltzen; hau da, amerikar ez da erabiltzen indiano esanahia adierazteko. Sinonimoak dira amerikanok Amerikari dagokiona edo Amerikako herritarra adierazten duenean: Amerikanoek/Amerikarrek Irakeko hiriburua bonbardatu dute (hala ere, AEBko herritarrak izendatzeko, zuzenagoa da estatubatuar esatea; amerikano/amerikar, berez, kontinenteko guztiak baitira). –konponduezin ≠ konponezin konponduezin izena da Haragiaren eta espirituaren arteko konponduezina. Nagusi eta langileen arteko konponduezinak konponezin, berriz, izenondoa da Arazo konponezina; ezin konponduzkoa –batura ≠ batuketa Batura hitzak eragiketaren ‘emaitza’ adierazten du Bi zenbaki positiboren batura positiboa da beti. Batuketa hitzak, berriz, ‘eragiketa’ matematikoa Batuketak egiten ikasi dut –errektore ≠ erretore Errektore unibertsitate bateko burua da (Frantzian, gaur egun, irakaskuntza-barruti bateko burua); Erretore (erretor forma ez da egokia), berriz, eliza bateko, eta, bereziki, parrokia bateko buru den apaiza. –biderkadura ≠ biderketa Biderkadura hitzak biderkatze-eragiketaren emaitza edo produktua adierazten du: Bi zenbaki positiboren biderkadura positiboa da beti Biderketak, berriz, eragiketa matematikoa: 3 eta 7ren biderketak 21 ematen du –erakutsi ≠ irakatsi Ez dira erabat sinonimoak, baina erakutsik badu irakatsiren adiera ere (zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna ematearena, alegia). Ez dakienari erakutsi. Eskulanak erakusteko eskola. Ez dira sinonimoak (nahiz Hegoaldean, maila arruntean inoiz balio berean erabili). Ohitura nagusiaren arabera, bata (bilatu) bestea (aurkitu (= topatu) lortzeko ahalegina da. Bilatu du, baina ez du aurkitu. –aitortu ≠ onartu Ez dira erabat sinonimo. Aitorturen ´zerbait hala dela onartu; zerbait edo norbait halakotzat ezagutu’ adieran, bai; bestela, ez. Adibide hauetan sinonimoak dira: Azkenean aitortu/onartu zidan arrazoia nuela. Bakoitzari zor zaiona aitortu/onartu behar zaio. Beste hauetan, ez: Egia aitortu zuen: bera izan zela gutunaren igorlea. Bere asmoa aitortu behar izan zion. -goiz ≠ goizalde Goizalde: Egunsenti inguruko orduak; gauerditik egunsenti arteko orduak dira . Goizalde lainotsu batean. Goizaldean argitzen duen izarra. Goiz izena, berriz, egunsentitik eguerdi arteko denbora-bitartea da. Goiz, eguerdi eta arrats. Goiz guztiek dute beren arratsaldea. ?Goizaldea lanean eman dute haurrek eskolan. Goiza / Goiz partea lanean eman dute haurrek eskolan). Euskara Batuaren Eskuliburua |
Argia itzali zuten eguna
Gaur goizean, argirik gabe nengoela konturatu naiz. Orduan, ahizpari eskatu diot amari abisatzeko. Bere erantzunak harritu nau: Argentina osoa argirik gabe zegoen eta Brasilgo, Paraguaiko, Txileko eta Uruguaiko leku batzuk ere bai. 6 ordu dira horrela nagoela. Hasieran, interneta mugikorrean neukan; orain ez daukat seinalerik. Kobazulo batean bezala nago: ez daukat informaziorik, gauza gutxi egin ditzaket, une batetik bestera urik gabe geratuko gara, eta ordenagailuak daukan azken energia erabiltzen ari naiz testu hau idazteko.
Kafesnea egiten ari nintzenean, Saramagoren liburu bat etorri zait burura, Ensaio sobre a cegueira. Gaixotasun bat zabaltzen da, itsutasuna; sistema arriskuan dago jendeak ezin duelako ikusi. Hala ere, itsuen artean, ikus dezakeen pertsona bakarra dago, sendagilearen emaztea. Hark zer edo zer antolatu behar duela konturatzen da, bestela guda hasiko baita. Horretaz gain, hark dena zeinen gaizki dagoen ikus dezake. Jakina, momentu batean, nekatuta sentitzen da, eta zorionez, txakur bat hurbiltzen zaio eta bere malkoak miazkatu. Momentu hartatik, malkoen txakurra bere ondoan dabil beti.
Saramago oso idazle ona zela esatea ez da berria. Hark oso ondo azaldu zuen kapitalismoren bidea. Nire ustez, geroz eta gehiago ikusten da begiak dauzkagula, ikusten dugula, baina aldi berean itsuak garela. Guk ezin dugu ikusi bide horretan gaizki aterako garela, elkarrekin lan egiten ez badugu. Arazoa ez da argirik gabe izatea, tarifa handiak ordaintzea, janaririk gabe eta eskubiderik gabe izatea baizik. Arazoa ez da nik asko ordaintzen dudala, guk egunero galtzen duguna baizik. Bide horretan, meritokraziaren bidean, indibidualismoren bidean, ez gara etxera bueltatuko, ez dugu aurkituko bihotzik, garunik edo ausardiarik.
Mendiak APP aplikazioak Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin; eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Euskarazko aplikazioen artean arrakasta handiena izan duen aplikazioen artean dago. 2016an argitaratu zenetik, 15.000 deskarga inguru izan ditu. Aplikazioaren bertsio berritua argitaratu dute ekainaren hasieran, mapa berriekin, dominak lortzeko aukerarekin, eta abar. Prest dugu, doan eta euskaraz, Android eta iPhone gailuentzat.
Informazio gehiago CodeSyntaxen webgunean.