Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditu BAGERA ELKARTEAk, eta atzo, maiatzaren 11n, egin zuten 2021/2022 ikasturteko azken MINTZODROMOA.
San Telmo Museoan izan zen, eta mintzanet egitasmoko koordinatzaileak bertan izan ginen laguntza ematen. Bi txandetan, 10:00etan eta 11:00etan, laguntzaile, dinamizatzaile, bidelagun aritzeko gonbidapena jaso eta onartu, giro paregabe sortu zen Klaustroan.
Hiru gai hizketagai -garai bateko eta gaur egungo sehaskak, Lemoizko Zentral Nuklearra eta korseak-, euskara hutsean euskara ikasleekin solasean pasa genuen goiza. Mintzanet egitasmoko eskuorriak banatu genituen, euskara online eta doan praktikatzeko aukera aurkeztuz.
Getxoko Berbodromoan ikusiko dugu maiatzaren 19an elkar, eta Hendaiako Mintza Egunean jai-giroan elkartuko gara, ekainaren 5ean.
Modu on bat euskera menperatzeko eta gainera ezagutzen dituzu beste pertsona batzuk.
Hau da, jarraitzen duzu euskera jota ke ta , gainera modu erraz trandmitzen dira balore desberdinak.
Lagun berriak,irudi desberdinak kultura eta beste ohitura desberdinak eta hori nire ustez ona da bai guretzat bai euskera altxor bat ondo mantendu behar dugu.