Isabel Elorza-mintzanet bere ahotan-mintzanet

Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Seguran jaio eta Zegaman bizi da Isabel Elorza. Mintzanet sortu zenean, duela 10 urte, ezagutu zuen egitasmoa, eta ordutik izan du parte hartzeko gogoa. Oraintsu arte baina, denbora faltagatik, ezin izan du egin.

Txilen bizi den Raimundo Zubelzu bidelariarekin elkartu genuen 2022an, eta ordutik, astero-astero aritzen dira pantailaren bestaldean euskara praktikatzen. Esperientzia bikaina izaten ari dela aitortu digu Elorzak, eta programa bera beharrezkoa eta estimatua dela.

Bada, harekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta bere esperientzia partekatu du gurekin. Jarraian duzue laburpen-bideoa.

Mila esker, Isabel!

You Might Also Like

3 thoughts on “Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude