Izaskun 43 urteko ekoizle eta gidoigile tolosarra da. Internet bidez ezagutu zuen Mintzanet eta bidelagun modura dihardu. Proiektua beharrezkoa eta zoragarria dela dio eta gaur egun duen bidelariarekin, Sonia Gomez elorriotarrarekin, oso harreman gertukoa du: “Whatsappez komunikatzen gara zitak aldatzeko edo kaixo esateko”.
Izaskunek Mintzanet gomendatzen du eta ahal duen gehienetan ere bere sare sozialetan partekatzen du: “Beharrezkoa delako eta ez duelako esfortzu handia eskatzen lortzen den emaitza kontutan hartuta.”
IRUDIAN: Izaskun Arandia gidoigile eta ekoizle tolosarra.