Jeni Galdos-Mintzanet bere ahotan

Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

Urretxuarra da sortzez Jeni Galdos (1984), eta Legazpiko Bellota Agrisolutions enpresan egiten du lan, prozesuko ingenieri bezala. Pertsona alaia eta irekia dela aitortu digu, eta mendia, bertsolaritza eta lagunekin egotea ditu afizio. Mintzanet bere ahotan atalean kontatu digu egitasmoan bizi izan duen esperientzia:

“Konfinamentuan geundela erabiltzen ez nuen Twitter aplikazioa berriro erabiltzen hasi nintzen eta bertako txio batean izan zuen Mintzaneten berri. Etxean geundenez, ezin irtenik, izen ematea erabaki nuen, denbora banuen eta laguntzeko aukera bat izan zitekeen. Ez du denbora askorik eskatzen, eta jendeari laguntzeko tresna oso baliogarria iruditu zitzaidan. Oso erosoa da, etxetik mugitu gabe, mugikorraren edo ordenagailuaren parean jarri eta listo. Gaur egun gainera oso ohituta gaude honetara. Bestalde esan beharra daukat horrek ere hoztasuna ematen diola elkarrizketari batzutan.

Izena eman eta berehala jarri ziren Mintzanet egitasmoko kudeatzaileak nirekin harremanetan, bidelari bat bazenutela esan eta elkartu gintuzten. Udara arte, gutxi gorabehera, hamabostean behin egiten genuen hitzordua, eta ordundik nahiko utzia dugu. Bera nahiko lanpetuta dabil eta ez du denbora askorik. Hala ere, oso harreman jatorra izaten jarraitzen dugu, hori bai harremana aldatu egin da. Orain bideo deiak gutxiago egin arren, whatsapp eta sare sozialen bidez maiz egoten gara.

Egia esan, nire bidelariak maila txukuna du, praktikatzea behar. Baina argi dago geroz eta gehiago praktikatu hobekuntzak nabari direla. Bere kasuan, bikotekidea euskalduna da baina ohitura dute frantsesez egiteko (oihutura hori dute eta aldatzea zail egiten omen zaio bikoteari), beraz, horregatik jo du Mintzanetera, praktikatzen eta hobetzen jarraitzeko.

Euskara, bidelagun

Euskara txiki-txikitatik ezagutu dut etxean, neure ama hizkuntza da eta zorionez inguru euskaldun batean hezi naute. Neure ingurua oso euskalduna da gaur egun, hori izan delako neuk bilatu dudana hain zuzen ere. Lagun taldea euskalduna dut, euskara elkarte bateko partaide ere banaiz,  aisialdiko begirale ere izana naiz (beti euskeraz), bertsolaritza mundian ere muturra sartua dudala esan daiteke….. eta egia esan ez nuke inondik inora guzti hau aldatuko.

Nire inguruarekin eta ingurukoekin oso zoriontsua naiz. Hala ere, esan beharra daukat euskararen erabilera ez dela nik nahi nukeen bezainbeste handia. Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau baina beno…. Egiten dugunok ez dugu etsiko!”

Jeni Galdos-Mintzanet

You Might Also Like

4 thoughts on “Jeni Galdos, bidelaguna: “Euskararen egoerak dezente kezkatzen nau, baina erabiltzen dugunok ez dugu etsiko!”

  1. Hainbat urtetan bidelari berarekin astero hitz egiten jarraitzen dut eta galerei erantuteko ez daukat inolako eragozpenik. hala ere, beti argazki bat eskatzen duzue eta nik ez dut inolaz ere nire argazkirik bidali nahi. Sentitzen dut. bestalde, beste bidelari baten ardura hartzea oraingoz ezinezkoa zait.

    1. Kaixo: Ni euskara ikasten hasi nintzen eta 35 urte ziren euskara ikasten ez nuela eta nire itzulera oso zaila izan zen. Ikasturte honetan Alfontsorekin harremanetan jarri ninduten eta oso pozik nago berarekin. Larunbatero, bere lanak uzten dionean, arratsaldeetan jartzen gara harremanetan. Maila handia du niretzat, baina berak entzuten dit eta azkenean biok elkar ulertzen dugu.
      Beste ikastaro bat jarraitu nahi dut, eta posible direnak hemen jarraituz berarekin eta beste pertsona batzuekin, norbait animatzen bada. Oso esperientzia aberasgarria da.
      Niretzat asko laguntzen dit, inguru guztia gaztelaniaz mintzatzen delako eta praktikatzeko unea delako.
      Eskerrik asko berriz ere eta hemen nago behar denerako.

  2. Kaixo, hiru urte inguru daramatzat Iñakirekin, orain, lagun bat da. Oso jatorra da eta adore eta aholku asko ematen dizkit gure elkarrizketetan. Oso eroso nago astean behin berarekin hitz egiten. Mila esker!

  3. Txikitatik entzun nuen amona euskaraz kantatzen eta ama gogoratzen dut esaldiak euskaraz errepikatzen. Hizkuntza galdu egin zen nire familian Argentinan bizitzen, baina ni Euskal Herrian 4 urte, Hernanin bi urte eta Donostian 2 urte eman nituen euskara ikasten.
    Orain Etxepare institutuan euskara irakasleak prestatzeko programa amaitzen ari naiz, eta mintzanet programak lagundu eta lagundu dit euskarazko jarioa hobetzen. Une honetan nire lagun-mintza Bergarako euskal zaharra da, eta asko laguntzen dit berarekin hizketan, nire entzumena azentuan entrenatzeko. Mintzanet programan jarraitu nahi dut, eta udan ere jarraitu nahi dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude