Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
JOATEN, JOANEZ, JOANDA
JOANDA erabiltzen bada, denbora azpimarratzen da (“joan eta gero”) JOANEZ erabiliz, ordea, modua (“nola?”): Plazatik eskuinera joanda, eliza ikusiko duzu. Plazatik eskuinera joaten, eliza ikusiko duzu. (okerra) Kontuz! Azken forma horiek ez dute inoiz adierazten esaldi nagusian azaltzen den ekintzaren ondoko gertakaririk. Erabilera horiek (adibidez, *”Pariseko unibertsitatera joan zen, asko ikasiz”) gaztelania traketsaren itzulpen traketsak baino ez dira. Adibideak: Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasten!(okerra) Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasiz! Pastilla hauek hartzen berehala loak hartuko zaitu.(okerra) Pastilla hauek hartuta berehala loak hartuko zaitu. Horrenbeste pastel jaten lodituko zara. (okerra) Horrenbeste pastel janda lodituko zara. Irakurtzen asko ikasten da.(okerra) Irakurriz asko ikasten da. Ariketak HEMEN |
Pasartea
Gure amama Mariajesus zena goizean goizetik jaikitzen zen San Joan egunez eta oin-ortozik ibiltzen etxe inguruko zelaietan, ihintzetan. Iratzea batzen zuen gero: sortatxo bat atartean eskegitzeko eta beste bat gordetzeko (hurrengo urtean auzoko San Joan sua pizteko). Artean ume-umea nintzen ni eta erritual haren mistikak baino, amamaren oinak ikusi ahal izateak erakartzen ninduen gehiago; ez lamia bat izan zitekeela uste nuelako, ezpada negu zein uda galtzerdi eta mahuka luzedun amantalak janzten zituenez, haren gorputz-atalen bat erdi biluzik ikusteko aukera bakarra izaten zelako hura.
http://www.berria.eus/paperekoa/1777/020/002/2017-06-23/ortozik.htm
Miren Amuriza