Joserra Muxikan

Joserra Onandia, Muxikako enbeitatarrekin

Sei urtez, astero-astero pantailak erabiliz euskaraz solasten aritu ostean, adiskidetasun-harreman sendoa eraiki dute Joserra Onandia getxoztarrak eta Pedro Mari Sarduy Enbeita muxikarrak. Azken honek mende erdi darama Floridan (AEB) bizitzen, baina aldiro-aldiro, jaioterrira bisitan itzultzen da, eta egonalditxoa Joserra lagunarekin elkartzeko aprobetxatzen du.

Irailean, aurrez aurre berriz elkartzeko aukera izan dute bi mintzakideek, enbeitatarren topaketara gonbidatu baitu muxikarrak getxoztarra. Enkontrua azaltzen, Joserrak kronikatxo ederra bidali digu, Pedro Marirekin praktikatzen duen bizkaieraz idatzita:

“Atzo [larunbata, irailak 16], andrea eta biok Muxikara joan ginan, Pedro Mari  Mintzanet egitasmoko bidelagunak gonbidatu ginduzalako.

Eguerdian Barietza auzora heldu ginan, eta Pedro Mari, adeitsu beti bezala, gure zain egoan. Euren txokoa ‘Atxelipe’ erakutsi euskun, eta senideak aurkeztu. Piketako, txistorra, hirugiharra eta  ‘Itxasmendi’ txakolina.

Pedro Mariren familia handia da, enbeitatarren senide asko egon ziran. Bai, Sarduyrenak, bai Ajurigogeaskoarenak; baina guztiak ziren  Enbeitatarrak.

Pedro Mariren arreba, Elizabet, anaia Jesus Mari, eta lehegunsu-lehengusina, han egoazan, lanean eta jaia ospatzen. Muxikako alkatea eta beren ahizpak, Onintza, Bizkaiko Bertsolari Txapeldun ohia, Berria egunkarian egunero artikulu idazten dauzana, eta EITBen programa ugarien parte hartzailea. Irineo, zesta-puntako pelotaria, bertsolari, abeslari ona zan, baina sukaldari bikaina.

Kanpoan bazkaldu genduan, hamar mahia inguru egoazan, gure mahaian hogeiren bat lagun nagusiak izan ginan, beste mahai batzuetan gazteak umeak eta abar. Talde bakotxak bere paella egin eban.

Bazkaltzeko paella ederra eta ona egin euskun Irineok, gustora jan genduan, baita entsalada, piper berdeak, mahatsak eta meloia ere. Kafeak, infusioak, pastak eta trago luzeak ez ziran falta izan. Ederto jan eta edan genduan.

Giroa, berezia, ederra, bertsoak eta  euskal abestiak abestu genduzan. Irineok, Jesus Marik eta Elisabetek ahots ederrak ebezan.

Edertxugaz solasaldi interesgarri sortu zan, Edertxu, Marisa Barrenaren lankide eta laguna zan; gaia oso ona zan: “Zergatik euskaldun berriok hainbeste denbora behar dogu berba egiten hasteko?”; argi dago bera irakasle bikaina dala.

Arratsaldean herri kirola ume eta gazteentzat; polit-polita izan zan umeak herri kirola egiten ikustea. Urretxindorra eta bere emazteak ikusiko balebe zein familia itxi ebezan, zein pozik izango litzatekezan.

Eskerrak emon gura doguz Pedro Mari eta senide guztiei, euren tratuagatik.”

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude