Josune Igoa (Iruñea, 1958 -egun, Oiartzunen bizi da-) bidelagunak Mintzaneten parte hartzeko gonbidapena jaso eta zalantzarik izan gabe eman zuen baiezkoa. Aurretik ezer adostu gabe, euskaraz hitz egiteari ekiten dio bere bidelariarekin, eta “astean behin lagun batekin kafea hartzea bezalakoa” dela deritzo, “baina Skype bidez”. Gaur gaurkoz, Argentinako bidelari batekin ere hitzartzen ari da.
Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean egitasmoa oso interesgarria dela esan digu: “Bidelagun izateko dudak dituztenak Mintzaneten parte hartzera animatuko nituzke, izan ere, norberak jartzen ditu mugak. Norbaitek hamabostero hitz egin nahi badu, edota pertsona bakar batekin, ez dago inolako arazorik”.