Joxe Marcos 22 urteko donostiar gaztea da. Berak interesa bazeukan, eta neskalagunak Mintzaneten izena eman ondoren, berak ere gauza bera egitea erabaki zuen.
Astero, Flor Deniz argentinarrarekin egiten ditu saioak, Joxe bidelaguna da eta Flor bidelaria. “Ez nekien munduan zehar euskara ikasten zuen jendea zegoenik”, aitortu digu Marcosek. Argentinari buruz gauza asko ikasten ari da: batetik, bertako politika eta bizimoduari buruz, eta bestetik, diasporan dagoen euskararen inguruko mugimenduaz.
“Denbora libre pixka bat duenarentzat oso proiektu positiboa da Mintzanet, partekatze proiektu bat delako”, azaldu digu donostiarrak. “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”, esan digu.