Urriak 8-bmi-mintzanet

Kalko morfosintaktikoak I [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Kalko morfosintaktikoak I

 -> Izen-sintagmaren esparrukoak

  • -a/bat

?Haize bat altxa zen!   Egundoko haizea altxa zen!

*Okindegi bat ere gerta daiteke monopolio bat.

Okindegi bat ere gerta daiteke monopolio.

  • adjektiboaren posizioa

*gorri kolore     kolore gorri

*sozial arazo      arazo sozial, gizarte-arazo 

  • asko ≠ gehiegi (gradurik gorena adierazten ez denean) 

Horretaz ez dakit gehiegi   Horretaz ez dakit asko

Ez naiz gehiegi kezkatu.       Ez naiz asko kezkatu. 

  • asko ≠ handia

*pazientzia asko pazientzia handia

*lotsa asko lotsa handia 

*Ez daukat gogo handiegirik   Ez daukat gogo handirik

*Maitasun gehiago erakutsi behar duzu. Maitasun handiagoa erakutsi behar duzu. 

  • berri

*garaipen berri bat    beste garaipen bat

*gol berri bat            beste gol bat 

  • beste

Beste etxera joan zen.(mugatua, ezaguna) ≠ Beste etxe batera joan zen. (mug.zehaztugabea)

Ekar itzazu beste zapatak. (idem) ≠ Ekar itzazu beste zapata batzuk (idem) 

  • beste ≠ lehengo

*Beste egunean etorri zen.   Joan zen egunean / lehengoan/ … etorri zen.

*Beste egunean etorriko da.  Beste egun(en) batean / hurrengoan etorriko da.

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude