KARMELE MENDOZA PEREZ-mba

Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”

Sortzez Amurriokoa da Karmele Mendoza Perez (1989), eta gurasoek euskaraz ez dakiten arren, berak txikitan ikasi zuen; elebiduntzat du bere burua. Aldiz, sei urte daramatza Badajozen bizitzen, Extremadurako Unibertsitatean egiten baitu lan, eta etxetik urrun egonik, ohartu da erabiltzen ez dena galdu egiten dela: “Konturatzen hasi nintzen euskaraz aritzeko erraztasuna galtzen ari nintzela, eta okerrena, Euskal Herrira etortzean lotsa ematen zidala hitz egiteak”.

Hizkuntza sarean praktikatzeko egitasmoez galdezka jo zuen jaioterriko euskaltegira, Aste Santuan, eta Mintzanet proiektua aurkeztu zioten bertan. Izena eman eta berehala elkartu genuen berak bezala hizketarako premia zuen mintzalagun batekin: “Orain gasteiztar batekin nabil hizketan eta astean behin hitz egiten dugu. Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”.Karmele Mendoza Pérez

You Might Also Like

One thought on “Karmele Mendoza Perez, bidelaria: “Praktikatzeko denbora laburra badirudi ere, herrira itzultzen naizenean euskaraz berriro hitz egin dezadan laguntzen dit”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude