Mintzanet bere ahotan albistea

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean.

Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide:

IDATZIZ

Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, guri bidali eta testua osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke:

[Irakurri esperientzia] Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”

BIDEO BIDEZ

Skype bidez elkarrizketatxo bat edukiko genuke, eta gero horrekin bideo labur bat osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke:

[Ikusi bideo esperientzia] Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Eskertuko genizueke, bidelari edota bidelagun izan, ‘Mintzanet bere ahotan atalean parte hartzea, zuen esperientzia gurekin partekatzea. Jarri gurekin harremanetan: info@mintzanet.net

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude