Marta De Pedis-mintzanet bere ahotan

Marta De Pedis, bidelaria: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”

Italiarra da, jaiotzez, Marta De Pedis (1991). Erromakoa. Hizkuntza Modernoak ikasi zituen unibertsitatean, eta bertan izan zuen, hain zuzen ere, euskararekin lehen hartu-emana. Gaur egun, hizkuntzalaria da, eta Gasteizen bizi da. Hiru urte daramatza doktoretza tesia prestatzen.

Ez du oso ondo gogoratzen nola izan zuen Mintzaneten berri, “agian Interneten bilatuz aurkitu nuen, edo beharbada irakasleren batek aipatuko zidan”, baina egitasmoan izena eman, eta berehala elkartu genuen Mikel Markotegi bidelagun nafarrarekin. “Jariotasuna lortzen lagundu dit Mintzanetek. Bai ala bai, hitz egitera behartzen zaitu, eta horrek izugarri laguntzen du”.

Lagun espainiar asko dituela aitortu digu, eta horiei euskara ikasteko asmoa azaldu zienean, harriduraz erantzun ziotela: “Zergatik? Izugarri zaila da, ulertzeko eta ikasteko ezinezkoa”. Hitzok erronka pertsonal bilakatu zituen, eta egun, harro dago gure hizkuntza ez ezik euskal kulturaren parte sentitzen baita.

Izan ere, oso kritiko hitz egin digu Euskal Herrira etorri baina gaztelera edota frantsesa ezagutzearekin konformatzen direnez: “Ez dut ulertzen zergatik ez duten hemengo kultura eta hizkuntza, pixka bat bada ere, ikasteko esfortzu bat egiten. Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”.

Jarraian duzue Marta De Pedisekin izan dugun solasaldia:

 

You Might Also Like

One thought on “Marta De Pedis, bidelaria: “Errespetu kontua da. Horregatik erabaki dut euskara ikastea”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude