Mintza-Eguna-2023-albistea-mintzanet

Mintza Eguna eta MINTZANET EGUNA 2023 elkarrekin ospatuko ditugu!

Maiatzaren 27an izango da, Donostian
Egitarau oparoa prestatu dugu euskaltzaleek elkarrekin topo eta topa egiteko.
Munduko mintzalagunen topaketa izango da
MINTZANET SARIAK banatuko ditugu
Izen emate epea maiatzaren 21era arte zabalik:  HEMEN

Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak Mintza Egunean elkartuko dira.
Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dute. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude. Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da.

Gainera, aurten, inoiz ez bezala, MINTZANET EGUNA ospatzeko ere aprobetxatuko dugu Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak elkartuko dituen festa erraldoia. Eta noski, MINTZANET SARIAK banatuko ditugu, urteroko oroigarri bereziak: Bidelari eta Bidelagun Onenak eta Aipamen berezia.

Mintza-Eguna-2023-gonbidapena-postala

30 urte mintzapoza praktikatzen

Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa. 1993ko abenduan izan zen: sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartu eta juxtu hortxe sortu zen txispa!

Mintza Eguna Donostian

Maiatzaren 27an, Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek egun pasa egingo dute elkarrekin. Oraingoan Mintza Eguna Donostian izango da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian.
Donostian bertan egon ez arren, Mintza Eguna jaian parte hartzeko aukera izango da. Izan ere, bigarren urtez, mundu osoko kideekin hartu-emana izango dugu San Telmo museoko elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei deie egin nahi diegu.

Parte hartzeko izen emate galdetegia bete beharko da

Mintzodromoa amaitutakoan esker emate ekitaldia izango da. Bertan Mintzalaguna, Mintzanet eta Jalgi Hadi Mundura komunitateek ekitaldia parte hartzaileak omendu eta eskerrak emateko baliatuko dute.

Mintzanetek, ohi bezala, urteroko oroigarri bereziak banatuko ditu: Bidelari eta Bidelagun Onenak eta Aipamen berezia.

Mintza Egunari buruzko informazioa

• Informazioa mintzalaguna.eus webgunean.
Izen emate epea maiatzaren 21era arte zabalik: HEMEN 
• Bi autobus antolatu dira. Ibilbideak:
1. Algorta-Erandio-Bilbo-Derio-Iurreta-Eibar-Elgoibar-Donostia.
2.Izarra,Murgia-Gasteiz-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze- Donostia.

Bazkaria: 5 menu aukeran

o Menua helduentzat: Patatak txorizoarekin + Oilasko errea entsaladarekin + krema eta esnegain hostopila txokolate bero saltsarekin
o Menu zeliakoa helduentzat: Patatak txorizoarekin + Oilasko errea entsaladarekin + gluten gabeko postrea
o Menu beganoa helduentzat: Pasta entsalada + barazki menestra + fruta
o Menua haurrentzat: Makarroiak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin + Eskalopea txip patatekin + banilla flana
o Menu zeliakoa haurrentzat: Makarroiak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin + Eskalopea txip patatekin + banilla flan


Prezioak

Helduak:
– Bazkaria, hamaiketakoa eta bisita gidatuak 25€
– Bazkaria, hamaiketako bisita gidatuak eta autobusa 45€

Haurrak:
– Bazkaria, hamaiketakoa, bisita gidatuak eta haurren txokoa 12€
– Bazkaria, hamaiketako, bisita gidatuak, haurren txokoa eta autobusa 27€

Izen emate epea maiatzaren 21era arte zabalik:

HEMEN

Zatoz gurekin mintzapoza praktikatzera!

Informazio osagarria  mintzalaguna.eus webgunean

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude