2015ean ‘Mintzanet +65’ proiektu pilotua martxan jarri genuen. Ekimen honetan, Gipuzkoako eta Bizkaiko adinekoen egoitzetan dauden pertsonak bidelagunak dira. Donostiako Villa Sacramentok, Matia Fundazioak, Berrak, San Ignaciok eta Zorroagak; Azpeitiko San Martinek; Munitibarko Oizpek; Busturiako Arrotegik; Bergarako Mizpirualdek; Hernaniko Santa Maria Magdalenak eta Errenteriako Jesusen Bihotzak parte hartu izan dute.
Onurak
Laguntza eman
Beste norbait laguntzeko gai direla sentitzen dute.
Teknologia berriak
Teknologia berriekin lan egiteko aukera dute. Honek, leiho bat irekitzen die: kasu batzuetan, Euskal Herriko beste herri bateko norbaitekin hitz egiten dutelako; eta beste batzuetan, atzerrian dagoen norbaitekin.
Hizkuntza
Adineko pertsona batzuek dauden zentroetan ez daukate euskaraz hitz egiteko aukera handirik, nahiz eta beraien ama hizkuntza izan. Kasu askotan, euskaraz hitz egiteak haien sorterriarekin eta jatorriarekin harremanetan jartzen ditu berriro.
Autoestimua eta arlo kognitiboa
Haien autoestimuarentzat ondo datorkie. Ezagutzen ez duten pertsona batek kasu egiten baitie. Eta asteak pasatu eta gero, harreman pertsonala sortzen da. Gainera, arlo kognitiboa ere lantzen dute. Esfortzua da buruarentzat euskara hobetu nahi duen norbaitekin hitz egitea. Osasun aldetik oso egokia zaie, beraz.
Integrazioa
Hainbat adinetako jendearekin hitz egiteko aukera ematen die proiektu honek. Eta, horrela, belaunaldien arteko integrazioa sortzen da.
Kultura transmisioa
Orain arte izan dugun esperientzia pilotu honetan, adineko pertsonek ez dute behar testurik saioak gauzatzeko. Euren bizimoduei buruz hitz egiten dute. Hor, kultur transmisio handia dago eta beste aldean dagoen bidelariak gogotsu eta interes handiz entzuten ditu istorioak.