Abuztuak 15

Bost minutuko ikastaroa: Esan / Xabier Mendiguren Elizegi / Aster Navas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

esan

JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen.

Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez:

-tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez): 

Bost liburu ekartzeko esan behar diozu.

tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz):

 Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio( agindu)

 

KALKOA: *bakarrik esan…

Esan aditza laguntzailerik gabe erabiltzen da batzuetan (egia esanegia esandaegia esanikegia esatekoegia esatearren…) eta, behar bezala erabilita, esamolde egoki-egokiak dira horiek.

Bada, ordea, baztertu beharreko molde kalkatu bat:

*Amaitzeko, bakarrik esanhamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko. 

Amaitzeko, bakarrik esan nahi dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko.

*Lehenik(,) esan, joera hau berri samarra dela. Bigarrenik, esan, ez duela heldulekurik euskaraz. Amaitzeko esan, gaztelaniaz ere txartzat joa dela.

Molde horretako esaldietan, aditzek (bai esan aditzak, bai haren gisako aditz adierazpeneko (deklaratibo) deituek 

adierazikomentatugogoratugehitubaieztatuaditzera emanazpimarratuberretsijakinaraziaitortuerantzunzehaztu…— modu jokatuan joan beharra daukate: esan dezagun, esan nahi nuke, esan beharra dago, esan dezadan, gogora dezagun…

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude