Donostiako San Telmon museoan egitarau oparoa prestatu dugu Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Bagera Euskara Elkarteak, San Telmo Museoak eta Mintzanetek. Helburua, euskararen erabileraren garrantzia azpimarratzea izan da, Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak ezagutzera emateko.
Bihar, azaroak 29, ‘Euskara ibiltaria’ erakusketarekin hasi eta, abenduaren 4an, ‘Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak’ hitzaldiarekin itxiko dugu egitaraua. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Mintzodromoan hartuko dugu parte: hiru ordenagailu jarriko ditugu eta konexioak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek, gure proiektuko kideak egongo baitira pantailaren bestaldean.
Gainera, Donostian auzoz auzo ere 200 ekintza baino gehiago antolatu dituzte.
Ikusi egitarau osoa bideo honetan: