Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira

Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia), Kinku Zinkunegi (HABEko Euskara Munduan programaren arduraduna) eta Aitziber Gurutzeaga (Bagera elkarteko arduraduna) bertaratu ziren.

Mintzanet Egunean parte hartu zutenakMintzanet Egunean parte hartu zutenak

Ritxi Lizartzak, Mintzanet egitasmoaren proiektu buruak, ongietorria eman die ekitaldira hurbildutakoei eta egitasmoa azaldu du. “Aurten, ia 5.000 saio egin dira, eta lau urte hauetan, 1.000 lagunek baino gehiagok izena eman dute. Beraz, bide arrakastatsua daramagula esan genezake”, nabarmendu du.

Ondoren, sarien txanda izan da. Aurten, Arantza Garaialde donostiarra izan da bidelagunik onena. “Arantza hasieratik dago Mintzaneten, bere bidelariarekin fin eutsiz. Eta, horregatik, bere bikotekidearekin hain ondo konpontzeagatik, hainbeste laguntzeagatik eta proiektua zabaltzeko beti prest egoteagatik, 2016ko Mintzaneteko bidelagun onenaren saria zuretzat izango da”, esan du Lizartzak. Saria, Jokin Azkuek (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustapeneko zuzendaria) eman dio. Sariaren diseinua Begoña Durruty irudigileak egin du (http://begonadurruty.com ).

Arantza Garaialde, 2016ko bidelagun onena eta Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria)
Arantza Garaialde, 2016ko bidelagun onena eta Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria)

Bidelari onenaren saria Atlantikoaren beste aldera joan da. Montevideoko (Uruguai) Andrea Bellarentzat izan da, hain zuzen ere, aurtengo saria. “Andreak ez zeukan harremanik euskararekin, baina bat-batean hizkuntzarekin maitemindu egin zen eta ikasten hasi zen, eta bai ondo ikasi ere. Bere esfortzuagatik, prestutasunagatik eta euskararen alde egunero egiten duen lanagatik, nahiz eta milaka kilometro egon tartean, bidelari onenaren saria jasoko du”, esan du Mintzaneten proiektu buruak. Saria Marian Elorzak (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia) eman dio.

Andrea Bella, 2016ko bidelari onena
Andrea Bella, 2016ko bidelari onena

Gainera, aurten, aipamen berezia egin zaio pertsona berezi bati. “Mintzaneten adin guztietako jendeak hartzen du parte. Teknologia berriak ez dira arazoa, eta horren adibide proiektuan dagoen emakume esperientziadun bat da: Pilar Iragorri. Ia 90 urte ditu, eta jo eta ke dabil Leioako gizon bati laguntzen. Berak adierazi duen indarragatik eta gogoagatik, loresorta hau”. Miren Azkaratek eman dio oparia.

Aipamen berezia, Pilar Iragorrirentzat. Miren Azkaratek eman zion saria (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia)
Aipamen berezia, Pilar Iragorrirentzat. Miren Azkaratek eman dio saria (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia)

Gainera, aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina) Euskararen Aste Nazionalean, Mintzodromo erraldoi bat egin dute eta, gure babesa erakusteko, guk ere Euskal Herrian beste bat antolatu dugu. Ekimenari hasiera emateko, zuzeneko konexioa egin dugu, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko. Mahaietan hizketan aritu bitartean, Internet bidez hangoak eta hemengoak harremanetan egon dira etengabe.

Mintzodromoa
Mintzodromoa

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude