Gaur, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrean, Ritxi Lizartza Mintzanet egitasmoaren arduradunak proiektua zer den azaldu du.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean gaurkoan euskara izan da mintzagai goizean goizetik. Lehenik eta behin, Joseba Erkizia Habeko zuzendariak “Euskara Munduan” izenburupean eman du bere hitzaldia eta jarraian, Ritxi Lizartzak Mintzanet zer den azaldu du.
IRUDIAN (ezker eskuin): Ritxi Lizartza (Mintzanet proiektuaren arduraduna), Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria) eta Asier Vallejo (Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria).
Hogei bat herrialde ezberdinetako euskal etxeetako ordezkariak bertaratu dira, eta, Josebaren eta Ritxiren azalpenen ostean, eurek nahi zituzten galderak egiteko aukera izan dute.
IRUDIAN: Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarra.
Gure aurkezpenean Andrea Bella uruguaitarraren adibidea erakutsi dugu, berari eginiko elkarrizketa labur batean.
“Diasporizatu” lelopean atzo hasi zen Kanpoan diren Gizataldeen 6. Mundu Batzarra eta bihar amaituko da, hemendik lau urtera arte.