EiTB Maratoiak jende guztiari erronka bota dio: ‘Lau teilatu’ abestiaren bertsiorik onena egitea, haur minbiziaren kontra borrokatzeko.
Igandean Mintzanet Eguna izan zen Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, urteko Bidelagun Onena, Bidelari Onena eta Aipamen Berezia sariak banatu genituen.
Bazkal ostean, guztiok elkarrekin gure bertsioa grabatu genuen.
Mila esker Mintzaneteko partaideei gurekin abesteagatik!