Mintzanet proiektua Osakidetzan txertatu genuen urtarrilean. Orduz geroztik, erakundeko hainbat langile euskara on line praktikatzen ari dira. Horien artean, Ronald Rodríguez Cogollo (bidelaria) eta Silvia Dorronsoro (bidelaguna). Ronaldek Mendaroko ospitalean lan egiten du eta bere ustez hitz egiteko momentuan lotsa galtzen ari da. Silvia, berriz, neumologoa da Zumarragako ospitalean. “Denbora gehiegi kentzen ez dizun proiektu bat da, eta asko lagundu dezakezu”, azaldu du. Bien esperientziak jaso ditu ‘Medikuen Ahotsa’k, Gipuzkoako Sendagileen Elkargoko aldizkariak.