Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
|
Artikulua
Neskazaharrak
Neskazaharren ideia aspalditik neukan buruan: nire bizitzan halako batzuk egon dira, eta gerora aztertu dut nola begiratzen nituen. Gainera, iruditzen zait pendiente dagoela aitortza sozial bat emakume haiei: bizitzeko modu bat zen haiena, gaur egun nahiko zabalduta dagoena baina ez duguna lotzen neskazaharrekin, bikotekiderik gabe bizi ziren emakumeekin.
Ezkongabetasunak, batez ere emakumezkoenak ez du izan herriaren harrera onik. Horregatik neska gazteek, mutilek gutxiago, besteak beste San Antonio, San Miguel eta Magdalenarengana jotzen zuten senargai eske. Eskaria egiteko moduak desberdinak ziren; Urkiolan, esaterako, santutegian horretarako zegoen panel baten buruorratzak sartzen zituzten, buru belzduna senargai beltzarana gura izanez gero eta buru zuriduna errubioa nahi zutenek. Beste bide bat santutegi aurrean dagoen harriaren inguruan hiru buelta ematea zen. Beste baseliza batzuetan kanpaia jo, toki berezi batetik pasatu edo gauza zehatz bati mosu ematen zitzaion…
Miren Amurizak Muxurdin idatzi zuen gai honi buruz.