Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira.
Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute ikastaro trinkoa. Gainera, bisita beraien #bidelagun eta #bidelari direnekin aurrez aurre elkartzeko aprobetxtau dute ere.
Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu Lazkaon bertan, eta pozik hartu gaituzte. Gainera, COVID19aren pandemia bete-betean bagaude ere, mezu baikorra bidali nahi izan digute, Mintzanet euskara online eta doan praktikatzeko aukera bikaina dela aldarrikatuz: “Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!”
Eskerrik asko, Anabel Jaureguiberry, Andrea Bella, Laura Moreno, Christian Etxeberria, Begoña Tisera, Alfredo Laborde eta Florencia Deniz.