Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak eta Moskuko Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.
Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak eta Moskuko (Errusia) Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu zuten, Ainhoa Ayerbe irakurlearen laguntzarekin.