Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko ikasleek (Polonia) eta Harkaitz Cano idazleak “Euskal literatura” aztertu dute
Poznango ikasleek euskal literaturari nahiz bere obrari buruz galdetu diote Harkaitz Cano idazleari eta gainera, amaieran, idazleak euskaraz idatzitako poesia bat errezitatu die. Hau guztia Maialen Sobrino irakurlearen laguntzarekin egin dute.
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.