Hemendik aurrera EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzte Mintzaneten parte hartzeagatik. Proiektuaren arduradunek Unibertsitatearekin akordio bat sinatu dute, eta honen ondorioz ikasleek kredituak eskuratuko dituzte Internet bidez euskara ikasten ari direnekin praktikatzeagatik, hau da, bidelagun izateagatik. Informazio guztia esteka hauetan aurki dezakezue. *Azalpena EHUren webgunean (euskaraz) *Explicación en la página web de … Continue reading EHUko ikasleek aukera askeko kredituak lor ditzakete Mintzaneten parte hartzeagatik
Mintzanet, Herri Urratsen
Milaka lagun bildu ziren atzo Senpereko lakuaren inguruan Iparraldeko ikastolen festan. Bertan, Mintzanet proiektua ezagutzeko aukera izan zuten gure txokora hurbildu zirenek. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Mintzanet Hamaika Telebistan
Hamaika Telebistak erreportai bat egin du Mintzanet proiektuaren inguruan. Bertan, Joxe Erramun Eraso (Donostiako bidelaguna) eta Mónica Usubiagaren (Argentinako bidelaria) saioa ikus daiteke. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da
Apirilaren 10ean Mintzagun egitasmoa ezagutzera eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun). Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, “gure euskaltegietan, egungo metodologia eragingarriei esker, ederki bereganatzen dituzte euskaldungaiek hizkuntzaren oinarriak, eta elkarrizketa txukunak gauzatzeko adina ikastera heltzen dira”. “Euskara bereganatzea lortzen duten horietako askok ordea, gehienek ez esatearren, … Continue reading Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da
Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da
Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo … Continue reading Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da
Mintzanet martxoaren 19ko Mintzodromoan egongo da
Datorren asteartean, martxoak 19 (10:00etan), Bagerak mintzodromo bat antolatu du Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Mintzanetek txoko bat edukiko du, eta hurbiltzen direnei proiektua azalduko diegu.
Mintzanet, Eusko Jaurlaritzako webgunean
Duela hiru hilabete, Nazioarteko Euskararen Egunean, aurkeztu zen Mintzanet ekimena, eta geroztik arrakasta handia izan du.
Mintzanet ekimenaren aurkezpen bideoa
Mintzanet ekimena Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztu zen Donostiako San Telmo museoan. Proiektuaren helburua euskara bultzatzea da, eta tresna honek munduko edozein lekutan egonda ere euskaraz solasean aritzeko aukera ematen du.