Klaudio Landak aurkezten duen Euskal Telebistako ‘Eztabaidan’ saioan parte hartu zuten atzo (maiatzak 5) Mintzaneteko erabiltzaileak ditugun Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak. Euskara ikasten noiz eta zergatik hasi ziren azaldu zioten Euskal Herriari, eta zuzeneko WhatsApp mezuetan Mintzaneteko kideen animoak jaso zituzten. Batetik, Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga bidelagun plentziarrak Anabel agurtu … Continue reading Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”
Andrea Bella, Uruguai: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”
Andrea Bella Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen ari da 2008az geroztik uruguaitarra, eta aurten, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara irakasle izateko azken urratsa emateko aukera izan du. Hilabete t’erdiko egonaldia aprobetxatuz, Mintzaneteko kideak bisitatu ditu Andreak: “Lagunak ikusteko gogoz etorri gara Euskal Herrira”.
‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’
Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian izan ditugu hilabete t’erdiz. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartu dute, Lazkaoko Maizpide Barnetegian, eta beraien esperientzia partekatzeko prest azaldu dira. Euskara Munduan programan parte hartzen ari den taldea 2013an hasi zen euskara ikasten, eta urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz … Continue reading ‘Pandemiak ez gaitu isilduko. Guk euskaraz, Mintzaneten!’
Inma Gonzalez eta Andrea Bella elkarrekin, Bergaran
Inmaculada Gonzalez bidelariak eta Andrea Bella bidelagunak bi urte daramatzate Mintzaneti esker, Internet bidez, euskara praktikatzen. Aurten baina, Bergaran aurrez aurre ezagutu dute elkar, eta herriko euskaltegia ezagutzera eraman du Inmak Andrea.
Andrea Bellak Mintzaneteko lagunak bisitatu ditu
Maizpide Barnetegiko ikastaroa bukatuta, Inmaculada Gonzalez bidelariarekin izan da Andrea Bella Bergaran. Aniceto Ajuriagogeaskoa, Mari Jose Arruti eta Maialen Elizburu ere bisistatu ditu.
Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte
Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Continue reading Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte
Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu
Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.
Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”
Andrea Bella (Uruguai,1978) Mintzaneten parte hartzearekin batera hasi zen euskara praktikatzen, baina pauso bat aurrera egin eta bidelari izateaz gain, bidelaguna ere bilakatu da: “Jasotzen dudana emateko gai naiz orain”. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Jende zoragarria ezagutzeko aukera da. Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”. Muxu erraldoi bat … Continue reading Andrea Bella: “Mintzaneti esker euskara bultzatzea gure esku daukagu”
Donostiako Mintzalaguna egitasmoak 25 urte bete ditu!
Donostiako San Telmo Museoan Bagera euskara elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ospatu dute.